Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2018 Digitalizazioa I+G Enpresa digitala

Visio 2018 konferentziak call for papers deialdi batekin ireki du bere egitaraua

Martxoaren 28an bukatuko da hitzaldiak eta artikuluak aurkezteko epea.
Visio 2018 ekitaldiaren irudia.

 

Martxoaren 28an bukatuko da hitzaldiak eta artikuluak aurkezteko epea.

Bilbon egingo da azaroan zaintza teknologikoan eta adimen lehiakorrean espezializatutako Visio nazioarteko konferentziaren 7. edizioa. Bi urterik behin antolatzen den topaketa hori huts egin ezinezko hitzordu bihurtu da erabaki estrategikoak hartzeko zaintza eta adimena baliatzen duten antolakunde, enpresa eta profesionalentzat. SPRI Taldeak, Tecnaliak, IK-4 zentroak eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BEAZen bitartez) antolatzen dute kongresu hori, zeina azaroaren 15ean eta 16an egingo baita UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

 

Visio ekitaldiaren antolatzaileek call for papers deialdi bat egin dute, ahalik eta egitarau parte-hartzaileena, osoena eta inspiratzaileena prestatzeko. Deialdi hori gonbidapen bat da topaketan aktiboki parte hartzeko, hala hitzaldi edo artikuluak bidali behar dira proposamen bezala. Aukeratutako hitzaldiak Visio konferentziako osoko bilkuretan edo mahai-inguruetan aurkeztuko dira, eta artikuluak, berriz, Akta Liburuan argitaratuko dira.

 

Bi kasuetan, konferentziako bloke tematiko baten barruan txertatu beharko dira proposamenak. Deialdian jasota daude bloke horiek: sareko adimena, adimen kolaboratiboa eta lurralde adimena, patente bidezko zaintza, 4.0 adimena, adimen prozesuetako elementu ukiezinak (estrategia eta pertsonak), adimena Europako proiektuetan eta transferentzia teknologikoa, Iberoamerikako esperientziak, ZT/AL arloetako joerak eta, azkenik, enpresen arteko esperientzia trukerako espazioa.

 

Hala, proposamenak izan daitezke, adibidez, adimen sistema banatuak, zaintza partekatuko proiektuak edo ikaskuntza kolaboratiborako instrumentuak koordinatzeko edota integratzeko tresnei buruzkoak. Orobat osasun eta hezkuntza sektoreetan adimen kolaboratiboko sistemak ezartzeari buruzkoak, edo enpresa-estrategia kudeatzeko metodologia berriei nahiz adimen arloko tresnetan txertatzen ari diren garapen teknologiko berriei buruzkoak.

 

Parte hartzeko epea martxoaren 28an bukatuko da. Lehen fase honetan ez da zertan bidali dokumentu osoa, nahikoa da lanaren froga bat aurkeztea, gehienez 300 karakterekoa. Apirilaren 27tik aurrera, aukeratutako ekarpenek argitalpen osoak bidali beharko dituzte, luzapen eta formatu zehatz batean. Bigarren fase horretan lanak entregatzeko epea maiatzaren 31ra artekoa izango da, eta irailean argitaratuko da topaketaren behin betiko egitaraua.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak