Irontec enpresaren Photo Connect produktuak photocall kontzeptua berrasmatu du

10 January, 2017

Enpresak hitzarmen bat sinatu du Newen startup-arekin produktu berria merkaturatzeko.

 

Photo Connect marketin digitaleko tresna bat da, Irontec enpresak garatu duena eta aukera ematen duena Photocall guztiz autonomo eta pertsonalizagarriak sortzeko, edozein motatako ekitaldietarako. Ordenagailu bati eta interneti konektatutako kamera bat da eta kamera horrek automatikoki egiten ditu argazkiak, pertsonalizatu egiten ditu eta aukera eskaintzen du argazkiak sare sozialetara igotzeko. Photo Connect merkaturatzeko bide berriak bilatu nahian, software libreko teknologietan espezializatutako Irontec enpresak hitzarmen bat lortu du Newen berrikuntzako aholkularitzarekin. Newen startupa Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasleez osaturik dago.

 

Photocallaren funtzionamendua oso sinplea da: erabiltzaileek kameraren aurrean jarri behar dute eta pedal bat sakatu argazkia ateratzeko. Sistemak aukera ematen du argazkia pertsonalizatzeko -esaterako, posible da ekitaldiko logoa jartzea eta fondo desberdinak erabiltzea- eta baita ere zuzenean zabaltzeko antolatzaileek aukeratutako sare sozialetan. “Marketin digitaleko tresna bat da, photocall tradizionala ordezkatzen duena; bere helburua da markek Interneten duten inpaktua handitzea, eta elementu ludiko ere bihurtu daiteke edozein motatako ekitaldietan” azaldu du Gorka Rodrigok, Irontec enpresako zuzendari komertzialak.

 

Newen enpresarekin lortutako hitzarmena enpresa bien arteko sinergiatik sortu da, biak baitute egoitza Berrikuntza Faktorian. “Ekimen interesgarria iruditu zitzaigun; guk produktua eta background teknologikoa jarri genituen eta eurek, berriz, estrategia komertziala” esan du Gorka Rodrigok. BBF espazioa Mondragon Unibertsitateak eta Init Taldeak bultzatutako proiektu bat da, non elkarrekin biltzen baitira konpainia teknologiko sendoak eta startup berritzaileak, lankidetza sustatzeko eta, bide horretatik, proiektu berriak garatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow