Irekia ekimenak IKTen irisgarritasuna sustatuko du Access Clinic topaketan

15 martxoa, 2016
DO-IT Center, University of Washington.

Apirilaren 13an jardunaldi bat egingo da Donostian, bertatik bertara erakusteko zein tresna dagoen IKTen erabilera errazteko ezintasunak dituzten pertsonen artean. Herritarrek online parte hartzeko bidean, ezgaitasunak oztopo? da topaketaren izena, eta elkarlanean antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendaritzak eta Hirikilabs, Tabakalerako hiritarren laborategiak.

Acess Clinic Irekia topaketan tresnak eta ezagutzak partekatuko dira, aniztasun funtzionala duten pertsonek ere presentzia aktiboa izan dezaten Interneten eta hedabide sozialetan. Teknologia digitalak gero eta ezinbestekoagoak dira eguneroko bizitzan, dela informazioa eskuratzeko, komunikatzeko edo dela gai publikoetan erabateko parte-hartzea izateko. Horregatik, Irekia ekimena hainbat aplikazio inplementatzen ari da irisgarritasun hesiak hausteko.

IrekiaAccessClinicReadspeaker

ReadSpeaker

Jardunaldia Tabakaleran bertan egingo da, eta hizpide ditugun teknologiak aurkeztuko dira, bertaratuek beren funtzionaltasuna probatu dezaten. Hauek izango dira azalduko diren aplikazioak: ReadSpeaker, webeko edukiak eta dokumentuak irakurtzeko zerbitzua; Inclusite lainoko zerbitzua, weben irisgarritasuna hobetzen duena ahotsa, teklatuak edo arnasa erabiliz; eta Amara eta Omtech, bideoak azpi-titulatzeko zerbitzuak.

Access Clinic Irekia topaketan parte hartuko dute, besteak beste, Luis Petrikorenak (Lehendakaritzako Gobernu Irekiko zuzendariak) eta Diana Francok, Hirikilabs-eko arduradunak. Horiez gain, Jesús Garcíak (W3C España enpresako koordinatzailea) irisgarritasuna hobetzeko mobileOk tresna aurkeztuko du eta José Ángel Valderramak (AENOReko teknologia zuzendaria), berriz, esparru horretako legeria izango du hizpide, bai Estatukoa eta bai Europakoa.

Mahai-inguruaren ostean workshop bat egingo da aplikazioak probatzeko eta iritziak nahiz hobetzeko proposamenak biltzeko. Jardunaldian espazio berezi bat antolatuko da erabiltzaile eta arduradun teknikoentzat, elkarren artean partekatu ditzaten beren esperientziak, premiak eta konponbide posibleak. Bestalde, Irekia webean eztabaidarako onlineko espazio bat prestatuko da topaketara joan ezin dutenek ekarpenak egin ditzaten.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow