Internet industriala, fabrikatik ekosistemara

6 uztaila, 2016
Internet Industriala: makina adimendunak sentsoreen munduan txostenak sektoreko erronka berriak aztertzen ditu.

Telefónica Fundazioak iraultza industrial berriaren inplikazioei buruzko azterlan bat argitaratu du.

 

Industria, beste jarduera sektore batzuk bezala -hala nola energia, garraioak edo nekazaritza-, aro berri batean sartzen ari da teknologiaren eskutik. Gaur egun, enpresa gehienek Internet sartu dute beren barne prozesuetan, atazak kudeatzeko eta bezeroekin konektatzeko. Hala ere, industriaren benetako iraultza digitala makinen eta dispositiboen konektagarritasunean datza, eta konektagarritasun hori Gauzen Interneten teknologiei esker iritsi da.

 

Telefónica Fundazioak Internet Industriala: makina adimendunak sentsoreen munduan azterlana argitaratu du, eraldaketa horrek dakartzan erronkak eta aukerak aipatzen dituen monografikoa. 2015eko irailean Fundazioak topaketa bat antolatu zuen, non teknologien eta industriaren esparruko adituek hainbat ekarpen egin zituzten eta, hain zuzen, ekarpen horietan oinarritzen da txostena.

 

Argitalpenak dio hauek direla eraldaketa horren zutabe teknologikoak: gero eta txikiagoak diren sentsore autonomo merkeak, IKTak, Gauzen Internet, datuen analitika, makina adimendunak eta fabrikazio digital pertsonalizatuko teknologiak. Berrikuntza horiek paradigma berriak txertatu dituzte sektore industrialean.

 

Gráfico del modelo de Internet Industrial.

Gauzen Internet Industrialaren eredua. Iturria: Accenture.

 

Lehenengoa da prebentziotik iragarpenera igarotzea, zeren orain arte mantenimendu planak estatistiketan oinarritzen baziren, orain sentsore eta teknologia analitikoen bidezko monitorizazioak aukera ematen du osagai, makina edo dispositibo bakoitzaren benetako egoerara egokitutako iragarpen ereduak sortzeko. Beste paradigma bat da smart services deiturikoetara konektatutako produktu edo zerbitzuetara igaroko garela, hau da, bitartekaririk gabe zuzenean komunikatzeko gai diren zerbitzu adimendunetara. Azkenik, etorkizun hurbilean fabrika kontzeptuaren ordez ekosistema erabiltzen hasiko gara. Horrek esan nahi du produkzio zentro desberdinak elkarri konektatuta egongo direla, lana une bakoitzeko premien arabera banatuko duen sistema adimendun baten bidez; hala, esaterako, posible izango da lana bezeroarengandik hurbilen dagoen zentrora eramatea.

 

Cuadro ahorros Internet Industrial.

Internet industrialari esker hainbat sektoretan aurreztu daitezkeen kostuen kalkulua. Iturria: General Electric.

 

Txostenak orobat aipatzen ditu aldaketa horiek ekonomian, lan merkatuan eta ingurumenean, hezkuntzan nahiz ziber-segurtasunean eragingo dituzten ondorioak. Baita ere azpimarratzen du zeintzuk diren eragile guztiek (enpresa industrialek, teknologia hornitzaileek eta administrazio publikoek) bultzatu beharko lituzketen ekintzak, egoera berrira egokitzeko eta errealitate berri hori beren etorkizuneko estrategietan txertatzeko, horrelako teknologiak masiboki sartuko direlako mundu industrialean datozen urteetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow