IKTen presentzia hezkuntza-ingurunean

12 maiatza, 2016
ONTSIren atarian eskuragarri daude “Educación y TIC” monografikoak.

ONTSIk bost azterlan monografiko aurkeztu ditu, zeintzuetan eskoletako IKTen kulturaren ezarpenari buruzko datuak biltzen baitira.

Irakasleen ia %90ek dagoeneko sartu dituzte ikasgelan informazio eta teknologiak, eta gehienek uste dute tresna horiek potentzial handia dutela hezkuntzarako, ikasleen motibazioa sustatzen dutelako eta ikaskuntza autonomoa ahalbidetzen dutelako. Bestalde, nahiz eta irakasleen %73k baduten IKT arloko prestakuntza, %89k gehiago ikasi nahi lukete. Tresna horiei buruzko ezagutza tekniko eta didaktiko eza eta denbora eskasia dira beren erabilera oztopatzen duten arrazoi garrantzitsuenak.

Horra Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Behatoki Nazionalak aurkeztutako Educación y TIC: Claves para una cultura TIC en la Educación sailak jaso dituen ondorio garrantzitsuenetako batzuk. Guztira bost lan monografiko dira, hainbat ikuspegitatik aztertzen dutenak teknologia horiei ikastetxeetan ematen zaien erabilera: irakasleen prestakuntza, IKTen presentzia ikasgelan, eduki digitalak, teknologiak familia ingurunean eta 2.0 kultura.

 

Uso de las TIC por parte del profesorado. Imagen del ONTSI.

Irakasleek IKTei ematen dieten erabilpena. ONTSIren irudia.

 

IKTei ikasgelan ematen zaien erabilpenari dagokionez, irakasleek batez ere jarduerak prestatzeko, eskolak emateko eta hezkuntza baliabideak bilatzeko erabiltzen dituzte tresna horiek. Ia %90ek eduki digitalak erabiltzen dituzte, gehienak web biltegi espezifikoetatik ateratakoak; %40k, berriz, sare sozialak erabiltzen dituzte helburu hezitzaileekin. Bestalde, ez dira asko IKTen erabilerari buruzko estrategia bateratuak dituzten ikastetxeak; hala, ikastetxeen %70ak irakasle bakoitzaren esku uzten du eduki horiek erabiltzea, hau da, eskolak ez du politika zehatzik horren inguruan.

Hala ere, IKTak gero eta garrantzitsuagoak dira ikastetxeen planifikazioan. Komunikazioari dagokionez, azterlanean parte hartu duten eskola eta institutuen %81ek web orria daukate, eta horietatik %88k material didaktikoak eskaintzen dituzte webaren bidez. Bestalde, ikastetxeen %69 inguruk IKT prestakuntza ematen diete irakasleei; hori bai, %28k bakarrik dauzkate familiei zuzendutako programa edo prestakuntza saioak.

Monografikoak, ONTSIren atarian eskuragarri daudenak, elkarlanean prestatu dira Hezkuntza Teknologien Institutu Nazionalaren eta Red.es erakundearen artean, eta baita ere parte hartu dute Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 140 ikastetxe publikotako irakasle, ikasle eta familiek.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow