IKTak enplegua eraldatzen ari dira bulegotik haratago

28 ekaina, 2016
The impact of ICT on job quality txostenak aztergai du nolako eragina izan duten teknologia digitalek 12 sektoretan.

EBren ikerketa batek lan mundurako behar diren gaitasun berriak aztertu ditu.

 

Duela gutxira arte, teknologia digitalei buruzko ezagutzak ordenagailu aurreko lanpostuekin lotzen genituen; orain, ordea, The impact of ICT on job quality azterlanean frogatu da gaitasun berri horiek beste profil profesional askotara hedatzen ari direla. Europako Batzordearen txosten hori Digital Skills and Jobs Coalition ekimenaren barruan kokatzen da.

 

Argitalpenak 12 lanpostu aztertzen ditu -besteak beste, nekazaria, auto mekanikaria, polizia detektibea, medikua eta irakaslea- jakiteko nolako eragina izan duten IKTek langile horien eguneroko zeregin profesionaletan. Teknologia digitalek lan prozesu guztiak aldatu dituzte, eta beraz, ezagutza eta gaitasun berriak behar dira ezinbestean.

 

Aztertu diren 12 sektoreetan, IKTak transbertsalki erabiltzen dira eguneroko lanak egiteko, eta baita ere datu multzo konplexuak aztertzeko, azterketa horiek oinarri hartuta erabaki hobeak har daitezkeelako. Auto mekanikari batek, esaterako, ez dauka autoa eskuz desmuntatu beharrik zer gertatzen zaion jakiteko, arazoak detektatzen dituen software bat erabil dezakeelako. IKTei esker medikuek edo polizia detektibeek ere iturri desberdinetako datuak aztertu ditzakete, eta horietan oinarritu beren erabakiak hartzeko.

 

Bestalde, teknologia digitalek lanaren malgutasuna eta independentzia areagotzen dute, aukera ematen dutelako edozein tokitan egonik ere informazioa eskuratzeko eta lana kudeatzeko. Makineriako operatzaileen lana, adibidez, gero eta gehiago da produkzioa programatu eta monitorizatzea, eta ez hainbeste makinak manipulatzea.

 

Gráfico de las habilidades digitales en la UE.

Oinarrizko ezagutzen gainetik dauden gaitasun digitalen adierazlea. Digital Economy & Society Index, CE.

 

Eszenatoki honetan, gaitasun digital berriak behar dira. Aipatu ditugun lanbideetako bat bera ere ezin da sartu IKT espezialisten kategorian, baina, kasu askotan, software espezifiko bati buruzko ezagutza aurreratuak behar dira, eta baita ere teknologien erabilpenari edo kultura digitalari buruzko ezagutza orokorrak. Esaterako, langileak prest egon behar du ezagutzak etengabe eguneratzeko, eta, azterlanak dioenez, horrek arazoak sortzen ditu adin nagusiko langileen artean.

 

Etorkizuneko aurreikuspenei dagokienez, txostenak dio oraindik denbora bat beharko dela teknologia horiek orokortu arte, eta erronka garrantzitsu bat -langileen nahiz enplegatzaileen ezagutza eta gaitasun eza- gainditu beharko dela IKTen potentziala ustiatzeko oraindik guztiz hedatu gabeko sektoreetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow