Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Gamifikazioa erabiltzea talentua aurkitzeko

Maiatzaren 15ean doako jardunaldi bat egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

 

Maiatzaren 15ean doako jardunaldi bat egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Itsas-bidaia bat egiten ari zara Atlantikoan barrena, eta bat-batean, baltsa batean esnatu zara beste pertsona batzuekin batera. Itsasontzia hondoratu egin da, eta momentu horretako erabakien mende dago zuen biziraupena. Horixe da Gestionet euskal enpresak garatu duen eszenatokietako bat talentua aukeratzeko prozesu baterako, non jolasaren tresnak baliatzen baitituzte pertsonen gaitasunak ebaluatzeko.

 

Gamifikazioa bere txokoa lortzen ari da Giza Baliabideen sailetan, talentua atzemateko estrategia gisa erabiltzen baita; hala, esperientzia murgiltzaileak sortzen dira pertsonek beren gaitasunak praktikan jar ditzaten. “Egoera jakin batean jartzen duzu erabiltzailea, eta egoera horretan erabakiak hartu eta lehenetsi behar ditu, eta ingurukoekin kolaboratu” azaldu du Íñigo Ocarizek, Gestionet enpresako zuzendari komertzialak; “hortik abiatuta neurketa psiko-metriko batzuk egiten dira, jakiteko nolako jarrerak edo gaitasunak dituzten talde lanerako edo erabakiak hartzeko”.

 

Datorren maiatzaren 15ean, SPRI Taldeak Gamifikazioa talentu-hautaketan jardunaldia antolatuko du Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Gestionet enpresako Íñigo Ocariz eta Daniel Gonzálezek emango dute hitzaldia, non azalduko baitute posible dela jolasaren estrategiak erabiltzea enpresetan, batik bat, talentua erakartzeko eta prestatzeko. Topaketak helburutzat du existitzen diren teknikak ezagutaraztea eta bere abantailak eta desabantailak erakustea. Jardunaldiaren egitarauan gamifikazioa zer den azalduko da, eta hizpide hartuko dira portaerak aztertzeko tresnak, serious games-en erabilera, eta hainbat aplikazio-eredu, kasu praktikoen bitartez.

 

Horrelako teknikak oraintxe hasi dira sartzen gure inguruko enpresetan. Gestionet enpresako kideek diote oso eraginkorrak direla, neurketa tradizionalak bezain beste, eta, gainera, ingurune atseginagoak eskaintzen dituztela, pertsonek beren gaitasunak era naturalagoan erakuts ditzaten. “Hertsiki loturik dago employer branding kontzeptuarekin eta enpresek talentua atzematean eman nahi duten irudiarekin, izan ere, profesional belaunaldi berriek beste komunikatzeko era batzuk erabiltzen dituzte” adierazi du Íñigo Ocarizek.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak