Gamegune Opens plataformak e-sports komunitatea sustatu nahi du Euskadin

22 March, 2017

Plataforma berri hori Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren barruan aurkeztu zen.

 

Gamegune Opens ekimenak helburutzat du bideojoko-txapelketez eta urte osoko ligez betetako espazio bat eskaintzea Euskadiko gamer komunitateari. Plataformak, Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren 11. edizioaren barruan aurkeztu zenak, erantzuna ematen die Euskadin e-sports lehiaketek duten eragin gero eta handiagoari. Eragin horren adibide argiena urtero egiten den Major Gamegune txapelketa da.

 

Espazioak onlineko txapelketa presentzialak ostatatuko ditu urte osoan eta zabalik egongo da parte hartu nahi duen edonorentzat; orobat antolatuko dira bideojoko zehatz bati eskainitako urtaroko ligak eta asteburuko txapelketa txikiak. Joko bakoitzeko jokalari onenak sailkatuz joango dira, Major Gamegune lehiaketa handira iritsi arte.

 

Gamegune Opens plataformak antolaturiko lehen txapelketa Tolosako Usabal kiroldegian egin zen, Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren barruan, Heartstone: Heroes of Warcraft jokoarekin. Plataforma berri honen helburua da e-sport arloko erreferente izatea Euskadin, eta jarraipena ematea urteroko Major Gamegune lehiaketari. Azken edizioa Donostiako Kursaal Jauregian egin zen joan den azaroan, non mundu osoko jokalari onenetako batzuk bildu baitziren. Ekitaldia zuzenean emititu zen streaming bidez eta sei hizkuntzatan, eta emisio horrek 400.000 bisita baino gehiago izan zituen.

 

Gipuzkoa Encounter ekitaldiak bere 11. edizioa egin zuen martxoaren 17tik 19ra Tolosan. Party informatikoak, bideojokoen, informatikaren eta teknologien arloetako afizionatu eta profesionalak urtero elkartzen dituen hitzorduak, errekor berria hautsi du aurten, 3.000 lagun bildu baititu. Ekitaldia Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow