Gaiak Silicone Europe Aliantzaren bileran parte hartuko du, sektore elektronikoaren erronka enpresarialak adosteko

15 May, 2017
TOMAS IRIONDO. DIRECTOR GENERAL DE GAIA.FOTO:JUANJO AYG†ES

Tomás Iriondo, Gaia zuzendaria.

Aliantzak mikro eta nanoteknologiako Europako 13 erregio-klusterrak biltzen ditu,
2.000 enpresatik gora ordezkatuta.

Espainiako erakunde bakarra da Gaia, eta sektoreko enpresen interesak
ordezkatzen ditu.

Europak bere industria elektronikoa bultzatu nahi du hazkunde-erritmo biziko jarduera-esparruan, eta horretarako, bertako enpresak elkartzen dituzten meta-klusterrak sortu ditu, negozio-arlo desberdinetako liderrak bertan bilduta, ikerketa eta garapena sustatzeko mikro eta nano teknologietan. Horixe da, hain zuzen, Silicon Europe Alliance delakoa, industria honetako sare europarrik handiena. Etorkizun hurbileko erronkez eztabaida egiteko, Frantziako Marsella hirian egingo elkartuko dira aliantzako kideak hilaren 18 eta 19an.

Europako Komisioak 2012. Urtean sortu zuen Aliantza bere Zazpigarren Programa Markoaren barruan, hasieran lau kide sustatzailerekin. 2015. urtean zabaldu egin zen haren irismena, “elektronikaren esparruko Europako indar elektronikoa” izateko bisioa sendotuta, eta gaur egungo dimentsioa lortu zuen: 13 kide ditu, 2.000 enpresatik gora ordezkatzen dutenak 10 herrialdetan.

Gaia klusterra bertako kidea da, eta elektronikako euskal sektorea ez ezik, Espainiakoa ere ordezkatzen du bertan. Gaia klusterreko kideak diren elektronikako euskal enpresen artean asko dira esparru honetan dihardutenak, eta beraz, Europa mailako sare honetako kide izatearen abantailak eskuratu dituzte, beste zenbaiten artean, lankidetza-sare berrietara sartzeko aukeraz.
Bilera Gardanne-Marsellan egingo da eta bertan izango dira 13 enpresa-sareetako kideak.
Enpresetara eta ikerketa-zentroetara negozio-bisitak egingo dituzte, eta ekitaldi berriari begira jorratuko dituzten lan-lerroak finkatuko dituzte.

Europako enpresen erronka nagusia bertako eskaintza berezitua sendotzea da, inteligentzia enpresariala eta gaitasun teknologikoa uztartuta. Une giltzarria da hau, eskaintza gero eta handiagoa baita, besteak beste, oso teknifikatua den industria-joera berriak (industria 4.0 izenekoa) nagusitzen ari direlako. Horrez gain, Silicon Europe Alliance-en egitekoen artean Europa mailako elektronika-marka berria sortzea dago, bertako ekonomiaren lehiakortasunari balio erantsia emango diona.

Enpresei zabaltzen zaien merkatua mundu mailako da, eta eskalako ekonomiak
lortzeko ikuspegi globala duten jomugak ezarri dira, hala nola, autogintza, industria, osasuna eta abar; helburuko herrien artean, Estatu Batuak eta Taiwan daude, adibidez

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow