Gaia Trade Factory euskal “e-administrazioa” bultzatzen du Europan

23 ekaina, 2016

TIK sektoreko euskal enpresek konferentzia antolatu dute Europako Parlamentuaren egoitzan industria teknologikoaren, Europako administrazioaren eta gizartearen ordezkariekin. Eusko Jaurlaritzako ordezari batek Euskadin ezarri diren “e-Government” aplikazioak azalduko ditu arlo horretako Europako Arautegi berria indarrean sartuko den egunaren bezperan.

 

Datorren asteazkenean, hilak 29, Europako Parlamentuko Bruselako egoitzan “Cyber-Security, Open Data, Interoperability: Towards a truly smart e-administration” jardunaldia egingo du Gaia Trade Factory enpresa-elkarteak. Bere helburua da industria, administrazioa eta gizartearen ikuspuntuak biltzea administrazio-zerbitzu adimendunen garapenak berekin dakartzan erronka eta aukerak aztertzea.

 

Topaketa Gaia Trade Factory enpresa-elkarteak bultzatu du eta horren bitartez zeharkako ikuspegiaz aztertu nahi da administrazio elektronikoa. Europako Esparru Digital Bakarraren Estrategiarako gakoa da eta Europako Batzordeak berak hamarkada honetako erronka nagusietarikoa dela azpimarratzen du. Hain zuzen ere, uztailaren 1n indarrean sartuko da Identifikazio elektronikorako Europako Arautegia (eIDAS) izenekoa, transakzio elektronikoak egiteko arauak ezarri eta izenpe elektronikoaren inguruko marko juridikoa ezarri duena.

 

Konferentziak bi zati izango dit. Lehenean, Europako Batzordeko, Eusko Jaurlaritzako, Industriako eta Akademiako (Brighton Unibertsitatea) ordezkari banak herritarrentzako zerbitzu elektronikoen arloan dauden erronkak eta aukerak azalduko dituzte: inter-operabilitatea, open data, dokumentazioaren kudeaketa eta birtualizazioa edo cloud zerbitzuak, hain zuzen ere. Bigarren zatian, bestalde, mahai-inguruan jardungo dute industria teknologikoaren, Europako administrazioaren eta gizartearen ordezkariek, eta ondoko zeharkako gai nagusia jorratuko dute: erakunde eta herritarren arteko harremanetan segurtasuna edo “cyber-segurtasuna” zelan bermatu.

 

Euskal ordezkaritzaren buruan Gaia Trade Factory osatzen duten enpresak daude, eta horrez gain, Javier Bikandi (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Eusko Jaurlaritzako zuzendaria) bertan izango da, azken urteotan garatu diren Open Data irtenbideak azaltzeko. Topaketa antolatzeko laguntza eman duen ALDE Talde parlamentarioak eta bertako kidea den Izaskun Bilbao euro-parlamentariak ongi etorri mezua egingo du.

 

Gaia Trade Factory enpresa-elkartea da eta bertan kide dira Entelgy-Ibai, GFI Norte, Ibermática, Near Technologies eta Odei. Bere helburua da kideen nazioarteko negozio-aukerak zabaltzea Europako Batasuneko erakundeen lizitazioetan parte hartuz (erakundeak, agentzia deszentralizatuak, eta abar). Taldea 2015eko urtarrilean sortu zen GAIA Klusterrak sustatuta. Gaia Trade Factory elkarteko enpresek 4.000 lanpostu eta 230 milioi euroko urteko fakturazioa ordezkatzen dute, eta 11 herrialdetan daude.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow