Euskadik gizarte digitalaren eta industria adimendunaren aldeko apustua egin du

6 apirila, 2016
Telefónica Fundazioak Informazio Gizartea Espainian 2015 Txostena argitaratu du.

Telefónica Fundazioak eginiko Informazio Gizartearen Txostenak Estatuko batez bestekoaren gainetik kokatu du Euskadi IKTen hedapenari dagokionean.

Azken urte honetan, Euskadin hazten jarraitu du IKTen ezarpenak, bai hiritarren artean, eta bai enpresetan eta Administrazio Publikoan. Informazio Gizartea Espainian 2015 Txostenak dioenaren arabera, adierazle gehienak batez bestekoaren gainetik daude, eta bereziki aipatzekoa da laugarren iraultza industrialeranzko estrategia, hots, Basque Industry 4.0 programaren aldeko apustua.

Telefónica Fundazioaren argitalpenean jasotako datuek diote etxeetatik Interneterako sarbideak portzentajezko 5 puntu hazi direla; banda zabaleko konexioa duten familiak %82,8 dira, Estatuko batez bestekoa baino %5 gehiago. Belaunaldi berriko sareen edo sare ultra-azkarren bidezko estaldura ere hazi egin da, %86,6ra iristeraino. Azterlanak adierazi bezala, biztanleriaren %81ek baino gehiagok erabiltzen du Internet. Horrez gain, azken 5 urteotan 14 puntutik gora murriztu da genero etena, eta, gaur egun, emakumezko internauten portzentajea %80,4koa da, gizonezkoena %82,7koa den bitartean.

 

Uso de las TIC entre la ciudadanía en Euskadi.

IKTen erabilpena Euskadiko hiritarren artean. Telefónica Fundazioa.

 

Enpresei erreparatuz gero, 10 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek erabiltzen dute Internet (%98), eta txikiagoen kasuan, indizea %68 ingurukoa da. Bada azpimarratzekoa den beste datu bat, kudeaketa aurreratuko tresna digitalen erabilera hain zuzen: konpainien %45,1ek ERP erabiltzen dute, eta %35,3k CRM sistemak erabiltzen dituzte. Bestalde, 2015ean portzentajezko 7 puntu jaitsi zen hiritarren eta Administrazioaren Internet bidezko harremana; datu horrek argi erakusten du harreman kanal horiek hobeto ezagutarazi behar direla, eta halakoen erabilera sustatu behar dela.

 

Uso de las TIC en las empresas vascas.

IKTen erabilpena euskal enpresetan. Telefónica Fundazioa.

 

2015ean IKTak bultzatzeko garatutako proiektu garrantzitsuenen artean, txostenak beraizik nabarmendu ditu Eusko Jaurlaritzak 4.0 industriaranzko bidean eginiko ekimenak. Ekimen horiek lerrokatuta daude Europako Batzordearen RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiarekin. Zentzu horretan, Telefónica Fundazioak ondoko hauek azpimarratu ditu: Basque Industry 4.0 finantza arloko laguntza programa, zeinaren helburua baita teknologia transferentzia bultzatzea fabrikazio aurreratuko enpresa industrialentzat; Basque Industry 4.0 topaketak; eta Industria Digitala programa, zeinak finantzaketa ematen baitie ETEei EIKT ekipamendu eta zerbitzu berriak txertatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow