Europak hiri adimendunetan teknologia merkatuaren buru izateko apustua egin du

2 martxoa, 2016
Gaiaren zuzendari nagusia, Tomás Iriondo, eskumaldean.

Gaia Clusterrra Hiri Adimendunetarako soluzioen garapena jorratuko duen SmartCityTech Europako partzuergo teknologikoko kide eragilea da. Partzuergoak lau bazkide ditu eta guztira Europako 1.000 enpresa eta 60.000 profesional ordezkatzen ditu

 

Gero eta gehiago garatzen ari dira hiriak. Horrek negozio aukera handiak sortu ditu eta sortuko ditu aurrerantzean, eta Europak merkatu horretako kide esanguratsua izan nahi du. Europako Batzordeak sustatuta, lau cluster teknologikok bat egin dute industria honen gaitasunak garatzeko estrategia komuna ezartzeko. SmartCityTech du izena sortu berri den partzuergoak eta Gaia Clusterra talde bertako kide eragilea da.

 

14 hilabeteko epean, Europako lau clusterrek (Belgika, Alemania, Danimarka eta Espainia) negozio eta teknologia agenda garatuko dute bertako industriaren gaitasunak garatzeko ibilbide-orriarekin; mugarri izango da agenda hori hiri-bizitzan teknologia txertatzearen eskutik sortzen ari diren askotariko aukerak probestu ahal izateko. Zehatzago esanda, sistema txertatuen (sentsoreak eta abar) eta informazioaren kudeaketa (Big Data) begiz jo dute jarduteko esparru interesgarri gisa.

 

Partzuergoaren jatorria ulertzeko aldez aurretik eta arrakasta handiz garatu den Clines Proiektura jo behar da ezinbestean. Ekimen hau 2016. urtearen erdialdean amaituko da eta aukera eman du lurraldeen desberdinen arteko lankidetzaren emaitzak ikusteko; hori horrela, Europako erakundeek bidean sakontzea erabaki dute, “smart” produktu eta zerbitzuen garapenak berekin dakartzan askotariko erronkak lantzeko. Lehen mailako industria teknologikoa sortzen ari da munduan, eta herritarren eskura jartzen diren produktu eta zerbitzu berrietan oinarrituta.

 

Clines-ek lankidetzaren esperientzia ekarri du eta horren ondoren, Partzuergoak orain nazioarteko negozio-aukerak identifikatu behar ditu (Asian, AEBn, Latinoamerikan, eta abarrean) eta zeharkako negozio-lerro berriak abiarazi.

 

SmartCityTech Europako lau cluster teknologikok osatutako partzuergoa da. Bertako eta Espainiako TEIK sektorea ordezkatzen duen Gaia Clusterra, Belgikako DSP Valley, Alemaniako BICCnet eta Danimarkako BrainsBusiness. Guztira, cluster hauetako bazkideak 1.000tik gora erakunde dira, nagusiki enpresa txiki eta ertainak, eta 6.000 profesionaletik gora dituzte.

 

Hiritartze etengabeak zerbitzu berriak eskatzen ditu eta joera hori gero eta nabariagoa da mundu osoan. Egindako estimazioena rabera, 2040. urtean munduko populazioaren %65 hiri inguruetan biziko da eta horrek askotariko zerbitzu eta irtenbideak garatzea eskatzen du, oinarrizko bizi-kalitatea bermatu nahi bada: pertsonak, inguruneak, mugikortasuna, gobernantza, ekonomia digitala, eta abar. Erronka handia da oso, eta handia da, halaber, berekin dakarren negozio-aukera. Aurreikuspenen arabera, hiri adimendunen merkatuak batez beste 22,5 egingo du gora urtero eta 2019. urtean negozio-bolumena 1.037 milioi eurokoa izatea espero da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow