Wattio enpresaren Smart Home 360 finalista izan da Cloud Innovation World Cup 2015 sariketan

30 June, 2015

Wattio enpresa donostiarraren Etxe Adimendunetarako konponbideak aukera ematen du energia kontsumoa eta etxeko segurtasuna kontrolatzeko sakelakoaren bidez, eta 6 Smart Living produktu onenen artean aukeratua izan da Cloud Innovation World Cup sariketa ezagunean. Garaikur horiek urtero banatzen dira lainoko konputazioarekin lotutako produktu eta zerbitzu berrien hedapena sustatzeko.

Wattio enpresaren Smart Home 360 programa 300 produktu baino gehiagoren artean hautatu dute, eta horietatik epaimahaiak 24 finalista izendatu ditu lainoko teknologiekin lotutako lau kategoria hauetan: ICT Business Services, Industry 4.0, Mobility eta Smart Living. Kategoria bakoitzeko irabazleak uztailaren 8an jakinaraziko dituzte Google-k New Yorken dauzkan bulegoetan.

Navispace enpresak  2009an antolatu zuen lehen aldiz Innovation World Cup sariketa, helburutzat harturik konexioak bultzatzea produktu berritzaileak dituzten ekintzaileen, garatzaile komunitateen eta enpresa teknologiko errotuen artean.  Sariketak urtero egiten diren beste bi kategoria ere barne hartzen ditu: Wearable Technologies eta Internet Of Things/Machine-to-Machine. IOT/M2M sarien 2015eko edizioan ere finalista izan zen Wattio enpresaren etxe adimendunerako konponbidea.

Konpainia gipuzkoarrak garatutako kitak hainbat dispositibo barne hartzen ditu: etxeko energia kontsumoa denbora errealean neurtzeko monitore bat, termostato adimendun bat eta konektatuta dauden etxetresnak kontrolatzeko aukera ematen duten entxufeak. Sistema osoa lainora konektatuta dagoenez, posible da energia kontsumoa sakelakoarekin monitorizatzea, etxetresna elektrikoak edozein tokitatik piztu eta itzaltzea, etxean jendea dagoela pentsaraztea eta, besteak beste, ezustekoei buruzko alertak jasotzea. Wattio enpresak orain dela gutxi merkaturatu du sakelako eta weberako bere aplikazio berria; bertsio sinple eta intuitiboagoa da, erabiltzaile, hornitzaile eta banatzaileen ekarpenak biltzen dituena.

Wattio SmartHome

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow