Europako Batzordeak Gaia Klusterra partaide duen proiektu bat saritu du

9 January, 2015
imagen_spri_TEICS

Europako Batzordearen Leonardo da Vinci Programak proiekturik onenetakotzat saritu du, Gaia-EIKT Klusterra partaide duen CompAAL ambient assisted living (AAL) arloko profil profesionalak garatzeko europar proiektua.


Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Hungaria, Frantzia, Grezia, Bulgaria, Suitza eta Austriako hamar erakundek osatutako partzuergo batek gauzatu du CompAAL proiektua. Ikerketa-lan sakon baten ondoren, AAL arloko lan-merkatuak etorkizun hurbilean eskatuko dituen giltzarrizko gaitasun, trebetasun eta ezagutzak zehaztu dira.

Gaiaren Nazioarteko Proiektuen zuzendari Jokin Garateak azaldu duenez, “aldaketa demografikoa, arreta geriatrikoaren eskari gero eta handiagoa eta gizartearen indibidualizazio gero eta handiagoa dira, Europan Inguruneak Lagundutako Bizimodua (AAL) delako kontzeptua garatzera bultzatu duten faktoreak”.

Esparru honetako ekimenak teknologia berriez baliatzen dira, pertsonen autonomia, beren buruarekiko konfiantza eta mugikortasuna areagotu eta gogoko duten ingurunean bizitzeko denbora luzatzen laguntzeko asmoz.

Beraz, etengabe haziz eta lanpostuak sortuz doan sektore ekonomikoa da. Hala eta guztiz ere, Garateak adierazi duenez, “Europan ez dago oraindik AAL tresna eta sistemen erabilpen eta garapenarekin zerikusia duen lanbide-heziketa espezifikorik”. Horixe omen da Leonardo Da Vinci Programa CompAAL proiektua saritzera bultzatu duen arrazoia.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow