ICT 2015 ekimenak bertatik bertara aurkeztuko ditu Europan IKTen arloan berritzeko dauden aukerak

8 September, 2015

Urriaren 20tik 22ra Europako Batzordeak informazio eta komunikazio teknologien sektoreko I+G arloko ekitaldi garrantzitsuena antolatuko du Lisboan. ICT 2015 topaketan ezagutzera emango dira IKTak bultzatzeko Europako politika berriak, Horizontea 2020 programak 2016-2017 fasean eskaintzen dituen finantzaketa  aukerak eta Merkatu Bakar Digitaleranzko bidean egin diren aurrerapenak. Baita ere aurkeztuko dira Europan teknologia digitalen arloan  garatu diren I+G-ko proiektu berritzaileenen emaitzak.

Lisboara joan ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute topaketa ekitaldiaren web orrian, eta aurtengo ardatz nagusia “Innovate, Connect, Transform” lelopean antolatutako  ICT 2015 kongresua izango da. Egitarauaren barruan daude IKTen sustapenarekin lotutako Europako Batzordearen politika berriei buruzko hitzaldiak edota enpresa eta startup-entzako finantzaketa programa berriei buruzko saio informatiboak.

Espazio bat ere antolatu da aldi bereko topaketa tematikoak egiteko, non teknologia digitalen sektoreko berrikuntza aukera eta joera garrantzitsuenak aztertuko baitira. Programatutako saioen artean aipatzekoak dira hauek: “Data-driven Economy”, big datak sektore industrialentzat dakartzan aukerei buruzkoa; “The Internet of Things on the rise”, non teknologia horiek ekarriko dituzten aukerak eta erronkak landuko baitira; eta “Multi-disciplinary for future technology”, teknologien diziplina anitzeko etorkizunari eta ikerketa eremu berriak sortzeari buruzko hitzaldia.

Gainera, ICT 2015 topaketak Startup Europe Forum espazioa eskainiko du, non enpresa teknologiko berriak, ekintzaileak, inbertsiogileak eta ordezkari publikoak elkartuko baitira, konexioak sortzeko Europako IKT ekosistema berritzaileko eragileen artean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow