Mr. Google-en indarra, marketin digitalaren munduan barneratzeko ikastaroa

25 June, 2015

BiscayTIK Fundazioak eta UPV/EHUk udako ikastaro bat antolatu dute -batik bat enpresei zuzenduta dagoena- ekainaren 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean, web posizionamenduko tresnak ezagutarazteko. “El poder de Mr. Google, estrategias de marketing digital” izeneko topaketa honetan, parte-hartzaileek Sarean ikusgarri izateko giltzarriak ikasiko dituzte, SEO (Search Engine Optimization) eta SEM (Search Engine Marketing) tresnen potentziala aprobetxatuz.

Ikastaroa BiscayTIK Fundazioaren egoitzan egingo da, Getxoko Bake Eder Ezagutza Zentroan eta bertan parte hartuko dute Xavier Colomés Fornós, Javier Gosende S.L., Sergio Falcón, Noel Barral Casarrubios, Natzir Turrado eta, besteak beset, Selva María Orejónek. Ekainaren 29an (astelehena) parte-hartzaileek onlineko marketin estrategiak eta markaren ospea hobetzeko SEO taktikak ikasiko dituzte. Hilaren 30ean (asteartea) SEM tresnak aztertuko dituzte Google Adwords eta Google Display erabiliz, eta kanpainen SEM neurketak ere landuko dituzte. Uztailaren 1ean  (asteazkena) “simulatu benetako bizitzak eta lortu SEO on bat” tailerra egingo da, eta CRO metodologia eta Sareko segurtasuna landuko dituzte. Azken helburua da parte-hartzaileei Interneteko posizionamenduaren borrokan arrakastaz sartzen laguntzea, aztarna digitala eta marka pertsonalaren hedapena bezalako alderdiak kontuan hartuta.

“El poder de Mr. Google, estrategias de marketing digital” ikastaroa UPV/EHUren Udako Ikastaroen egitarauko Informazio eta Komunikazio Zientzien esparruan kokatzen da. Udako ikastaroak unibertsitateak sustatzen dituen ikastaro batzuk dira, prestakuntza iraunkorra sustatzeko era askotako ezagutza eremuetan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow