eHealth topaketak osasun arloko azken teknologiak hurbilduko dizkie osasungintzako profesionalei

23 September, 2015

Datorren azaroaren 12an eHealth Bilbao jardunaldia egingo da Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan bertatik bertara azalduko da IKTek osasunaren sektorean duten potentziala dagoeneko martxan dauden ekimen berritzaile zenbaiten bidez. Ekitaldi hori osasungintzako profesionalei zuzentzen zaie batik bat, eta Ideable Solutions enpresak antolatu du Bilboko Udalarekin batera, Innobasque, COMsalud eta Salud Social Media erakundeen laguntzarekin.

Iñaki Bartolomék, Ideable Solutions enpresako zuzendari nagusiak azaldu duenez, “topaketaren helburu nagusia da osasun arloko teknologia berriak ezagutaraztea, baina ez dago teknologoei beraizik zuzenduta, baizik eta profesional sozio-sanitarioei. Hala, osasungintzako beste profesional batzuk izango dira teknologia berriak erabiltzean izan dituzten esperientziak azalduko dituztenak”, “gure asmoa da zerbitzu berri horiek eskain dezaketen guztia ikusaraztea osasungintzako profesionalei”.

Jardunaldian zehar aurkeztuko diren proiektuak IKTetan oinarritzen dira arreta mediko pertsonalizatuagoa eta ekonomikoki sostengarriagoa emateko. Horrez gain, profesionalek tele-laguntzan, gamifikazioan edo aplikazio mugikorretan oinarritutako negozio ereduak ezagutu ahal izango dituzte mahai-inguruen eta aurkezpenen bidez. Zentzu horretan, era askotako esperientziak aurkeztuko dira: Doctoralia plataforma, pazienteak eta osasungintzako profesionalak harremanetan jartzen dituena eta aukera ematen duena zalantzak argitu eta hitzorduak eskatzeko;  Divanpsicólogos terapia psikologikoko onlineko zerbitzua; edota osasuna etxetik monitorizatzeko ClickDoctors aplikazioa.

eHealth Bilbao topaketan baita ere aztertuko da norantz doazen arreta sozio-sanitarioko zerbitzuak IKTek dakartzaten aukerei esker. Iñaki Bartolomék azaldu duenez,  “besteak beste, bada geldiezina dirudien joera bat, alegia tele-kontsulta, dagoeneko gure artean dagoena eta gero eta gehiago erabiliko dena, sekulako aplikagarritasuna baitu”; “errehabilitazio fisiko eta kognitiboan aplikatutako gamifikazioa eta wearable teknologiak ere asko haziko dira hemendik gutxira osasunaren esparruan”.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow