Cre100do proiektuak Bilbon aurkeztuko ditu mundu digitaleko enpresentzako erronkak

16 September, 2015

Cre100do proiektuak “Repensar la compañía para el nuevo mundo digital” topaketa antolatuko du Euskalduna Jauregian irailaren 23an. Eztabaida-jardunaldi bat da, aro digitalak enpresen hazkundeari dakarzkion aukera eta erronkak aztertzeko.

Ekitaldia Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, inauguratuko du, eta lehen zatian Cre100do proiektua aurkeztuko dute. Hortik aurrera, eztabaidak egingo dira zenbait enpresa garrantzitsutako (General Electric, CIE Automotive, SALTO Systems eta BQ) arduradun nagusiekin, eta eztabaida horietan enpresa handiek beren esperientzien bitartez azalduko dute nola ari diren berritzen mundu digitalera egokitzeko.

Cre100do Innovación Bankinter Fundazioaren, ICEX-en eta Círculo de Empresarios elkartearen ekimen bateratua da, 2014an sortu zena Estatuko konpainiei hazten laguntzeko eta aurrera egiteko produkzio eredu berritzaile, lehiakor eta nazioartekotuago bat lortzeko bidean. Programaren zuzendari Carlos Mirak azaldu zuenez, “Cre100do ekimenaren helburu nagusia da Espainiako produkzio ereduari garatzen laguntzea. Enpresa handiagoak sortu nahi ditugu, tamaina garrantzitsua delako, enpresa handiagoak lehiakorragoak direlako eta gaitasun handiagoa dutelako nazioartekotzeko, berritzeko eta talentua erakarri eta atxikitzeko”.

Proiektuak helburutzat du datozen 5 urteetan 100 konpainiari laguntzea enpresa handi bihurtzeko prozesuan. Horretarako egingo dira aukeratutako enpresei zuzendutako tailerrak, bilerak nazioarteko adituekin eta mundu osoko azterlan eta jardunbide egokien aurkezpenak .

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow