Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 ekaina, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala EIKTak Fast Track Innobideak programa

Emakumezko Programatzaileen Eskola enpresa bila dabil praktikak egiteko

EmakumeEkin proiektuak bere 1. edizioaren balantzea aurkeztu du

 

EmakumeEkin proiektuak bere 1. edizioaren balantzea aurkeztu du

Emakumezko Programatzaileen Eskolak bi helburu ditu: batetik, langabezian dauden emakumeen enplegagarritasuna hobetzea, eta bestetik, aniztasuna ematea gaur egun nagusiki maskulinoa den sektore bati. Horregatik, 12 emakumek web programazioari buruzko prestakuntza trinko bat egin dute aurten.

 

Ekainaren 25ean aurkeztu zen Emakumezko Programatzaileen Eskolaren lehen edizioko balantzea. Eskola hori EmakumeEkin elkarteak bultzatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin eta Gaia Klusterraren laguntzarekin. Alderdi guztiek oso balorazio positiboa egin dute esperientziaz eta, gainera, enpresen interesa piztu du enplegua sortzeko aukera handiak dituen sektore batean.

 

“Ikusi nahi genuen posible zen web programazioari buruzko prestakuntza ematea arlo horretako oinarririk ez zuten pertsonei 300 orduko programa baten bidez, eta lortu dugu” azaldu du Susana Zaballak, EmakumeEkin elkarteko presidenteak. Gaia Klusterrak diseinatu du prestakuntza teknikoa, eta Grupo Oesia enpresak eman ditu eduki transbertsalak, sektoreko enpresek bilatzen dituzten gaitasunekin eta talentuarekin lotutakoak. Biskaytik enpresak ere kolaboratu du proiektuan.

 

Prestakuntza teorikoa bukatu ondoren, hurrengo urratsa da praktikak egitea, parte-hartzaileek aukera izan dezaten beren ezagutzak aplikatzeko. Horregatik, proiektua parte hartu nahi duten enpresen bila dabil. “Uste dugu aniztasuna eman diezaiekegula lantaldeei, jarrera ona eta motibazio handia duten pertsonak eskainiko dizkiegulako” azaldu du Susana Zaballak, “programatzaileen profila oso estereotipatua da, eta enpresari aukera ematen diogu gure baloreekin identifikatzeko eta sektorean berdintasunaren alde lan egiteko”.

 

Programan parte hartu duten emakumeek askotariko profilak dituzte; badaude beren bizitza profesionalari berriro ekin nahi dioten emakumezko programatzaile eta informatikoak, eta baita ere marketin eta komunikazioan, ADEn edo diseinu grafikoan lizentziatutakoak. Emakumezko Programatzaileen Eskolak bigarren edizio bat egin nahi du, lehenengoa baino osoagoa izango dena eta programazio lengoaia berriak landuko dituena. “Jarraipena izango duen eskola izatea nahi dugu, uste dugu beharrezkoa dela, zeren ikusi baitugu horrelako prestakuntzetan parte hartzen duten gehienak gizonezkoak direla” azaldu du EmakumeEkin elkarteko presidenteak.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak