Droneak: teknologia, arautegia eta negozioa

3 uztaila, 2015
spri_tics_drones_imagen

Aditu talde bat gonbidatu dugu dronen teknologia nola dagoen azaltzen laguntzeko: zeintzuk diren bere aplikazioak, araudia, eta, negozioaren ikuspuntutik, zerbitzuon erabiltzaile diren enpresa edota erakundeen ikuspegia zein den.

Zenbait galdera jarri ditugu mahai gainean:

. Zenbat Drone mota daude? Denek balio dute gauza guztiak egiteko?
. Zer garrantzia dute integratuko diren sentsoreak?
. Zein da egungo arauketa? Zer berrikuspen egin daitezke?

. Drone operatzailea izateko baldintzak. Nahikoa da AESAk onartutako operatzaile izatea droneak erabiltzeko? Zer faktorek dute eragina segurtasunez lan egin ahal izateko?
. Zer eskatzen dute enpresek? Zergatik erabiltzen dute eta zergatik ez?
.  Negozio bat da eta etekin ekonomikoa edo balio erantsia sortzen al du?

…erantzunak, jardunaldi honen edukietan eskaintzen dizkizuegu.

Berria erlazionatuta

Programa

Aitor Cobanera. Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, SPRI eta Lorenzo Díaz de Apodaca, CEO Airestudion

Jardunaldiri buruzko sarrera eta azalpen tekniko laburra

Euskal enpresentzat balioa ematen duten eta negozio aukera berriak sor ditzaketen teknologiak hedatzeko ahaleginen barruan kokatzen du SPRIk jardunaldi hau. Lorenzo Diazek labur azaldu ditu jardunaldian aurkeztu diren dronen negozioaren ezaugarriak: zein arlotan ari den negozioa sortzen, prestakuntza, araudia, aplikazioak, e.a.

bideoa

José María Ramírez Ciriza Nazioarteko jardueren koordinatzailea AESAn (Aire Segurtasuneko Estatu mailako Agentzia)

Arautegia

José María Ramírez Ciriza, Espainiako Aireko Segurtasun Agentziako koordinatzaileak araudiaren alderdi zenbait azaldu ditu, esaterako dronak egunez baizik ezin hegaldatu daitezkeela dioen agindua, eta erabiltzen dituzten enpresei eskatzen zaizkien ezaugarriak: “operazioen eskuliburu bat izan behar dute, proba-hegaldiak egin behar dituzte, mantenimendu programa bat izan behar dute, eta orobat segurtasun baldintzak edo neurriak betetzen dituzten pilotuak (adibidez, beste inork ezin erabili izatea)”. Ramírez Cirizak jakinarazi du, halaber, dronek aireportuetatik 8 kilometrora egon behar dutela, eta dronen gorakada frogatzen duten hainbat datu eman ditu, esaterako erregistro ofizialean 260 operatzaile daudela izena emanda. “Arauaren lehen urteurrenerako 300 operatzaile izango ditugu. Urte amaierarako, mila inguru izango dira”.

bideoa
PDF

Belén Monercillo. APLIC Zientzia Berrikuntzarako Elkarteko zuzendari nagusia

I. panela: Aplikazioak. Zer da? Azpiegituren ikuskaritza

Belén Monecillo, Berrikuntza Zientifikorako Elkarteko zuzendari nagusiak, dronek izan ditzaketen erabilpen praktiko batzuk azaldu ditu. “Eraikuntza prozesuan dauden errepideetan orain arte iritsi ezinak izan diren tokietara iristeko balio dute. Baita ere errepideen inbentarioak egiteko eta egiturak ikuskatzeko, esaterako presak, askoz ere datu zehatzagoak lortzeko aukera ematen baitute. Pasada bakar batekin askoz datu gehiago lortzen ditut”.

bideoa
PDF

I. panela: Aplikazioak. Zer da? Doitasunezko nekazaritza

Cesar Castrok analisi konparatibo baten bidez azaldu du nolako aukerak zabaltzen diren dronak landareen bizi-ziklo osoan erabilita, orain arte erabili diren beste bitarteko batzuen aldean (sateliteak, hegazkin txikiak eta quad-ak). Neurketak egiteko hainbat sentsore jarrita, lursail bakoitzaren ezaugarrien jarraipena egin daiteke. Eremu bakoitzari tratamendu pertsonalizatuagoa eman dakioke.

bideoa
PDF

Miguel Angel Guergué. PCI Security Doctors-eko zuzendari bazkidea

I. panela: Aplikazioak. Zer da? Segurtasuna eta zaintza

Miguel Angel Guergé-k erakutsi du landa eremuetan nahiz poligono industrialetan eraginkorra dela dronak segurtasun elementu gisa erabiltzea: zaintzak eta errondak egiteko, lapurreta bat gertatzen denean esku-hartzeko eta jarraipena egiteko, informazioa eskuratzeko eta identifikatzeko.

bideoa
PDF

Juan Antonio Quirós. Arkeologiako katedraduna, UPV/EHU

I. panela: Aplikazioak. Zer da? Ondarea

Quirós irakasleak EHUk eginiko esperimentua aurkeztu du, arkeologian eta ondarearen esparruan dronak erabili dituena. Dronei esker posible izan da paisaien eraldaketa dokumentatzea, aztarnategiak eta asentamenduen morfologia identifikatzea, eta datu horiek lehendik dagoen dokumentazioarekin integratzea.

bideoa
PDF

Diego A. Moreno. Ikertzaile nagusia, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

I. panela: Aplikazioak. Zer da? Ingurumena eta kutsadura

Diego Morenok Airbiota programa aurkeztu du, aireko kutsadura biologikoa aztertzeko diseinatua. Dron bidez egingo den ikerketa horretan, airean dauden birus, bakteria, onddo eta polenak aztertuko dira urtaroz urtaro, toki desberdinetan eta altuera ugaritan. Proiektu aitzindaria izango da nazioarte mailan.

bideoa
PDF

Néstor Perales. Itsas Salbamenduko Aire Ikuskaritzako burua (SASEMAR)

I. panela: Aplikazioak. Zer da? Itsas salbamendua

Néstor Perales, Itsas Salbamenduko Aireko Ikuskaritza buruak esan du aukera izugarriak ematen dituztela itsasoan galdutako pertsonak bilatzeko eta kutsadura kasuetan behar diren neurriak hartzeko. “Konfiantza izan behar da teknologia berrietan, baina ez zaie fede handirik ematen. Itsasoko Salbamenduak eta antzeko antolakunde publikoek zabaldu egin behar dute ireki den bide hau, eta enpresa pribatuek erabiltzaileei entzun behar diete”.

bideoa
PDF

Lorenzo Díaz de Apodaca. CEO AirEstudio Geoinformation Technologiesen

II. panela: Operatzaileak. Nola egiten dira? Droneen adimena. Sensorika.

Air Estudio enpresako arduradunak dronei jartzen zaizkien sentsoreekin egiten duten lana azaldu du. Zeinen garrantzitsua den informazio hori jaso eta kudeatzea –denbora errealean nahiz biltegiratu eta prozesatu ondoren–, amaierako erabiltzaileak erraz erabil dezan. Ikusmen artifizialeko teknologiarekin egiten duten lanak balioa ematen die horrelako sentsoreei.

bideoa
PDF

Ivan Villalva, CEO Albaeron

II. panela: Operatzaileak. Nola egiten dira? Hegaldi-plataformaren balioa

Hitzaldi horrek gogoeta bat proposatzen du dronak fabrikatu eta erabiltzearen garrantziari buruz. Dronak zuhurki eta seriotasunez erabiltzea eskatzen du, eta bereizi egiten ditu dron profesionalak (berme guztiak betetzen dituzten makina aeronautikoak) eta dibertsiotik edo aeromodelismotik hurbilago daudenak . Sektorearen profesionalizazioa aldarrikatzen du, esanez “ez dugula sobera barkabera izan behar dronekin”.

bideoa
PDF

Manuel Velasco, Aseguratuz Aseguruak

II. panela: Operatzaileak. Nola egiten dira? Erantzukizun zibila. Letra txikia

Manuel Velascok merkatuko aseguru eskaintza aztertu du. Dauden bi alternatibak aurkeztu ditu: harpidetza agentziak eta konpainia tradizionalak. Dronekin lan egiten duten lau konpainiaren abantailak eta gabeziak azaldu ditu: Ges, Generali, Caser eta Alianz.

bideoa
PDF

Jacob Duarte. Escuadrone

II. panela: Operatzaileak. Nola egiten dira? Eragiketan ingurumenak duen eragina

Escuadrone enpresak aireko zerbitzuak eskaintzen ditu dronen bidez. Jacob Duartek errepaso bat eman die enpresa horretako profesionalek prestakuntza, segurtasun, larrialdi, erreskate arloetan, eta abarretan eskaintzen dituzten zerbitzuei. Dron-pilotuen prestakuntza da eskaintzen duten elementu lehiakorrenetako bat

bideoa
PDF

Eduardo Aragolaza. Gasteizko Suhiltzaileen nagusiordea

II. panela: Operatzaileak. Nola egiten dira?

Eduardo Aragolaza, Gasteizko su-hiltzaileen buruordeak onartu du oraindik ez dutela erabili dronik, baina esan du baliagarriak izan daitezkeela suteei edo uholdeei aurre egiteko. “Uholde batek sortzen duen orbainaren irudia izanez gero posible genuke prebentzio lan hobea egitea eta abisua ematea kaltetuei. Orain helikopteroak erabiltzen ditugu baina arazo asko ematen dituzte; dron batekin askoz ere errazagoa litzateke”.

bideoa
PDF

José Juez, HEGAN-Basque Aerospace Cluster

II. panela: Operatzaileak. Nola egiten dira? Hegan

Jose Juezek aeronautika klusterraren 25 urteko jardueraz duen ikuspegia eman du, azalduz erakundeko kide diren enpresa eta erakundeak prest daudela dronen inguruan sortu den jarduera aeronautiko berri horretan lan egiteko. Sektorearen profesionalizazioa defendatzen du.

bideoa
PDF

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow