Dit Gestión taldeak jomuga-motor berri bat kaleratu du bidaia agentzientzat

20 uztaila, 2016
Tresna teknologiko berria Dit Gestión taldeko 600 agentziei zuzentzen zaie.

Enpresa donostiarrak plataforma berri bat sortu du handizkarientzat Internet bidezko bere bidaia konpainiaren barruan.

 

Haiku Travelek, Dit Gestión taldeko enpresa turistiko independenteentzako bidaia agentziak, jomuga-motor berri bat garatu du, zeinaren bidez errazagoa baita bidaia paketeak erreserbatzea eta eskaintza turistiko pertsonalizatuak diseinatzea. 600 bidaia agentzia independente baino gehiago dira taldeko bazkide, eta haiei zuzenduta dago plataforma.

 

Haiku Travel agentziaren tresna berri honekin, unean bertan egiten dira erreserbak eta lortzen da onlineko baieztapena, zuzenean jartzen baititu harremanetan bidaia agenteak eta operatzaile turistikoak. Motor horrekin errazagoa da erreserba pertsonalizatuak egitea, eskaintzak sailkatzeko kontuan hartzen baititu agente bakoitzak emandako irizpideak: multiday paketeak, bidaia tematikoak (abentura, kultura, kirola, festa eta jaialdiak, hondartza, bizikleta, gastronomia, eta beste hainbat); gainera, neurrira eginiko bidaiak ere diseinatu daitezke agentzia bakoitzak eta bezeroek dituzten premien arabera.

 

Motor berri horrek bestelako funtzionaltasunak ere baditu, esaterako, erreserba bakoitzarentzako irabazi marjinak ezarri daitezke, aurrekontu itxien kotizazioekin eta 48 ordu baino gutxiagoan pertsonalizatzeko aukerarekin. Dit Gestión taldearekin lan egiten duten agentzia independenteak zuzenean sartu ahal izango dira jomuga-motor berrira beren plataforma profesionaletik. Gainera, enpresak laguntza eta jarraipen talde bat ere badu, plataforma erabiltzean agentzien euskarri izango dena.

 

Haiku Travel bidaien handizkari bat da, Dit Gestión taldeko agentzia independenteentzat esklusiboa dena. Donostian 2008an sortutako talde horrek zerbitzuak eta aholkularitza ematen ditu enpresa turistikoentzat; gainera, azken tresna teknologikoekin horniturik dago, enpresentzat errazagoa izan dadin Interneten abiatzea eta indartzea.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow