Arduinoren potentziala deskubritzen

25 urria, 2016
Arduinoren bidez posible da proiektuak prototipatzea programazioko ezagutza handirik izan gabe.

Azaroaren 3an prototipatze-tailer bat egingo da Zamudion.

 

Arduino erabiliz era guztietako proiektu teknologikoak sor daitezke, bai hezkuntzakoak, bai artistikoak eta baita ere ingeniaritzakoak, sinplea eta erabilpen anitzekoa delako. Softwarea eta hardwarea kode irekian garatzeko plaka horiek dagoeneko erabiltzen dira eskoletan (ikasleak programazioan eta robotikan barneratzeko), maker laborategietan eta I+G-ko beste teknologi zentro batzuetan.

 

SPRIk, Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez, prototipatze azkarra Arduinorekin tailerra antolatu du azaroaren 3rako. Lau orduko topaketa horretan parte hartzen dutenek Arduino teknologiaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte eta robot baten prototipoa garatuko dute. Ikastaroa Bizkaiko Teknologi Parkeko Tecnalia eraikinean izango da.

 

Tailerra irakasleei, artistei, maker-ei, teknikariei eta ingeniariei zuzendurik dago, baina baita ere Arduinoren munduan sartu nahi duen beste edonori. Ikastaroaren helburua da plataformak nola funtzionatzen duen irakastea, eta parte-hartzaileei hardwareari eta programazioari buruzko ezagutzak ematea, robotika proiektu bat egin dezaten BQ Zum Kit eta Bitbloq erabiliz.

 

Tolosako Hirukide ikastetxeko teknologiako irakasle eta Arduinon oinarritutako proiektuen garapeneko aditu Jabi Luengok emango du ikastaroa. Ikastaro horretan, parte-hartzaileek aukera izango dute bertatik bertara ezagutzeko kode irekiko teknologien potentziala eta mundu osoan zehar barreiatutako maker, diseinatzaile eta teknologoen komunitatea, zeinaren bidez plaka horietan oinarritutako ezagutzak eta proiektu praktikoak partekatzen baitituzte.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow