Jendeak gero eta konfiantza handiagoa du onlineko erosketetan

16 azaroa, 2016
Kontsumitzaileen %80k ordenagailua erabiltzen dute onlineko erosketak egiteko.

Kontsumitzaileen %70ek 2015ean baino gehiago erosi du 2016an.

 

Erabiltzaileen %60k konfiantza handia edo oso handia dute onlineko merkataritzan, eta zifra hori iaz baino handiagoa da; ia %70ek esan dute 2015ean baino gehiago erosi dutela, Estatuan egin den azterlan baten arabera.

 

Espainiarrek moda-produktuak online erosteko duten konfiantzari buruzko azterlana” izeneko inkestak (Confianza Online & Showroomprime enpresak egina) dio eCommerce-aren erabilera hazi egin dela, eta ez bakarrik arropa eta osagarrien sektorean, baita ere orokorrean. Inkestatuen %36k adierazi du 1-5 onlineko erosketa egin dituztela aurtengo urtarriletik irailera, eta %35ek, berriz, 10 erosketa baino gehiago egin dituztela. Gehiengoak -%64- urte osoan zehar erosten du, data jakin bat edo eskaintzak gorabehera; aitzitik, %25ek adierazi dute produktu gehiago erosten dituztela data zehatz batzuetan, adibidez, merkealdietan.

 

Oraindik ere ordenagailua da erosketak egiteko gehien erabiltzen den dispositiboa (inkestatuen %80k erabiltzen dute), eta kontsumitzaileen %14k bakarrik erabiltzen du sakelakoa edo tableta. Bestalde, modaren sektorea da diru-sarrera gehien sortzen duena, bidaiek eta garraioak bakarrik gainditzen dutelarik. Zentzu horretan, hauek dira moda erosleek gehien baloratzen dituzten irizpideak: kalitate-prezioa, dohaineko bidalketa, itzulketak egiteko erraztasuna, eta artikuluen marka.

 

Bezeroaren arretari dagokionez, kontsumitzaile gehienek telefonoa aukeratzen dute enpresarekin harremanetan jartzeko, konfiantza handiagoa ematen duelako. Aldiz, balantzaren beste aldean eta bezeroaren arretari dagokionez, sare sozialak, bideo-txatak eta WhatsApp-a dira bezeroaren balorazio txarrena duten kanalak. Azkenik, inkestaren arabera, kontsumitzaileen erdiak baino gehiagok kontuan hartzen dituzte beste bezero batzuen iritziak: %53k aitortu dute iritzi horiek eragina dutela eurengan, 4tik 1ek berriz blogariak edo influencer-ak kontsultatzen dituzte zein moda-produktu erosi erabakitzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow