Comparko enpresak web orri berri bat abiarazi du aparkalekua partekatzeko

14 September, 2016

Plataforma horrek harremanetan jartzen ditu plazen jabeak eta gidariak.

 

Ikusirik hirietan badirela erabiltzen ez diren aparkaleku ugari, Comparko enpresak espazio digital bat sortu du, non aparkalekuen jabeek alokairuan eskain baititzakete beren plazak hilabeterako, astebeterako, egun baterako edo ordu batzuetarako. Plataforma 2014an jarri zuten martxan Euskadiko bi ekintzailek: Alicia Pesquerak eta Gorka Álavak.

 

Orain enpresak berritu egin du bere zerbitzua erabiltzaileen premiei erantzuteko, eta espazio berri bat sortu du, intuitiboagoa eta sinpleagoa. Gainera, protokoloak eta akordioak zabaldu ditu, bi alderdiak seguruago egon daitezen aparkaleku plazak alokatzeko prozesuan zehar.

 

Web berrian, aparkaleku plaza partikularrez gain, enpresenak edo aparkaleku publikoetakoak ere eskaintzen dira, eta aparkalekuen eta erabiltzaileen inskripzioa erabat dohainik da. Hainbat hobekuntza egin dira, besteak beste, orain aukera dago unean bertan erreserbatzeko, horrek alokatzeko prozesua azkartzen duelako; gainera, akordioak sinatu dira gidari eta aparkaleku jabeen segurtasuna hobetzeko. Erreserba egitean, bi alderdiek alokairu kontratu bat sinatzen dute, segurtasun juridikoa bermatzeko erreserbak ezeztatzean edo ibilgailuari kalteren bat gertatzen zaionean. Bestalde, Comparko enpresak ere akordioak sinatzen ditu bi alderdiekin –jabeekin eta gidariekin- plataforman erregistratzen diren unean.

 

Plataformaren helburu nagusia da aparkalekuen jabeek errendimendu ekonomikoa atera diezaietela plazei hutsik daudenean, eta, aldi berean, gidariei aparkatzen laguntzea, denbora eta erregaia aurrezten lagunduz. Plataformaren fundatzaileek irailaren 16tik 22ra egiten den Europako Mugikortasun Astearekin batera aurkeztu dute web berria.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow