Clines-ek hiri adimenduak Garatzeko Europako plan teknologikoa aurkeztu du

14 ekaina, 2016
Clines Proiektua.

Ekainaren 15ean egingo da Leuven hirian (Belgika) CLINES proiektuaren amaierako topaketa, eta parte hartzaileek Ekintza-Plan komuna eta nazioarteko agenda aurkeztuko dute, datozen erronkak azalduta. Bilbo da bere Smart Cities ekimena aurkezteko aukeratu den hiria.

 

Europako Batzordeak hirietako smartiazioa delakoa ezarri du industria garatzeko erronka nagusien artean, eta ikuspegi horrekin, 2103. urtean abiarazi zuen CLINES proiektua, VII. Programa Markoaren barruan. Europak dituen indargune teknologikoak identifikatzea, ikuspegi komuna ezartzea eta elkarrekin landu beharreko teknologiako jarduera-plana definitzea ziren bere helburu nagusiak. Ekainaren 15an Belgikako Leuven hirian egingo da CLINES proiektuaren amaierako topaketa, egindako lanaren berri eman eta ondorioak aurkezteko. Aurkezpen horretan Bilbo izango da hiri gonbidatua, Josu Santa Cruz Smar Cities arloko arduradunaren eskutik, bere esperientzia azaltzeko CLINES proiektuko kideei eta bertan izango diren gainerako eragile publiko eta pribatuei.

 

CLINES nazioarteko taldea da, erreferenteak diren eragile teknologiko europarrek osatua: GAIA klusterrak EAEko eta Espainiako TEIK sektorea ordezkatzen du bertan, Belgikako DSP VALLEY, Alemaniako BICCnet eta Danimarkako BRAINSBUSINESS erakundeekin batera. Guztira, proiektuko kideek 1.000 erakundetik gora ordezkatzen dituzte, (enpresa txiki eta ertainak nagusiki) eta 60.000 langile inguru dituzte guztira.

 

Proiektua abiatu zenetik, Europako eskaintzaren indarguneak identifikatu dira, eta elkarrekin landuko diren ekintzen plana adostu dute, espezializazio-arloak kontuan hartuta eta eta lau lan-saioetan egindako kontraste adituaz lagunduta, arlo honetan esangura berezia duten eragile publiko eta pribatuek sustatuta. Ekintza-planak bere baitan hartzen ditu Europako eskaintza teknologikoa biziberritzeko ekimenak, eragileen arteko lankidetzan oinarrituta, eta partekatutako nazioarteko agenda garatuko da (hazkunde-bidean dauden munduko erregioetara zuzenduta). Horrez gain, negozio gehiago sortzeko teknologiaren berrikuntza sustatzea eta baliabide publiko eta pribatuak areagotzeko ekimenak ere landu dira.

 

Programaren itxiera ofiziala aurtengo abuztuan egingo da eta orduan abiaraziko da egindako lanaren ondorioz eratu den SMARTCITYTECH ekimen berria, zeinak identifikatu diren jarduerak aurrera eramateko ardura izango baituen.

Berrikuntza bizkortzeko lan-saioa

CLINES proiektuaren itxiera baino lehen, Leuven hirian bertan egingo da gailu adimendunek hirietako bizi-kalitatea hobetzeko aukerak jorratzeko workshop delakoa. Bertan parte hartuko dute hainbat negozio-arlotako adituek: mugikortasuna, osasuna, elikadura, merkataritza, kirola eta abar. Arlo horietako erronkak zein diren aztertuko dute eta horiei erantzuteko eskaintza eta eskariaz jardungo dute.

 

Herritarron bizi-kalitatea hobetuko duen testuinguru sozial berria eratzen ari da, eta horretan zeresan handia izango dute konektatutako gailuek, eta era guztietako euskarrietan txertatuko diren sistema adimendunek, horietariko asko soinean eramango ditugunak egunean zehar.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow