Hainbat giltzarri zure onlineko denda posizionatzeko eta salmenta berriak erakartzeko

14 abendua, 2016
eCommerce-rako SEO ikastaroak konponbide pertsonalizatuak eskainiko ditu kasu bakoitzerako.

Abenduaren 19an eta 20an Merkataritza Elektonikorako SEO tailerra egingo da Donostian.

 

Sarean lehia handia dagoenez, oso zaila da onlineko denda bat posizionatzea bezero berriengana iristeko, are zailagoa ikusirik eBay eta Amazon bezalako marketplace handiak direla lehiakide horietako batzuk. Horregatik, eskuratu daitezkeen tresna eta teknika onenak ezagutu beharra dago trafikoa erakartzeko eta ikusgarritasuna lortzeko.

 

Datozen abenduaren 19an eta 20an, SPRI Taldeak ikastaro bat antolatuko du Miramon Enpresa Digitalaren bitartez, SEO estrategia berriak ikasiz beren ikusgarritasun-emaitzak hobetu nahi dituzten onlineko dendetako arduradunentzat. eCommercerako SEO ikastaroak helburutzat du giltzarri garrantzitsuenak ematea onlineko denda bat bilatzaileetan posizionatzeko eta balizko bezeroak erakartzeko.

 

Ikastaroa batez ere praktikoa izango da, hots, adibide errealak baliatuko ditu tresnak eta estrategiak erakusteko eta nola aplikatu behar diren azaltzeko. Gainera, auditoria pertsonalizatuak egingo zaizkie ikastarora bertaratzen diren dendei, eta kasu bakoitza aztertuko da inplementatu beharreko hobekuntzak detektatzeko. Asmoa da bertaratu guztiek barneratu ditzatela beren onlineko saltokiari jauzi kualitatibo bat emateko kontuan hartu beharreko jarraibideak.

 

Programak dirauen 8 orduetan -bi saio dira goizez egingo direnak- ezagutzera emango dira gomendioak, ekintzak eta trikimailuak, edozein dela ere onlineko denda bakoitzak daukan CMSa (Prestashop, Magento, Woocommerce, Shopify…), eta baita ere ondoko hauekin zerikusia duten tresnak: indexagarritasuna, optimizazioa, merkatu nitxoak, arkitektura, edukiak, ospea eta zereginen sistematizazioa. Mondragon Unibertsitateko Iñaki Lakarrak emango du ikastaroa, Miramon Enpresa Digitalaren egoitzan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow