Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 maiatza, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Citadel proiektuak Administrazio Publikoei lagunduko die beren eraldaketa digitala burutzen

Gero eta hurbilago dago eraldaketa digitala erakunde publikoetan, hiritarrengan zentratutako ikuspegitik bultzatzeko zerbitzu publiko digital eraginkorrago eta inklusiboagoak

 

Gero eta hurbilago dago eraldaketa digitala erakunde publikoetan, hiritarrengan zentratutako ikuspegitik bultzatzeko zerbitzu publiko digital eraginkorrago eta inklusiboagoak

 

Citadel ikerketa-proiektu bat da, Europako Batzordearen H2020 programaren markoan finantzatua, Tecnaliak zuzendua eta 2016ko urrian abiatua. Hirschman eta Rokkan printzipioetan oinarritzen da, hiritarrarengan zentratutako zerbitzu digital eraginkor eta inklusiboagoz hornitzeko sektore publikoa. Ikuspegi horrek zerbitzu digitalen erabiltzaileen premiak aztertzen ditu, batetik, beren asebetetze-maila hobetzeko eta, bestetik, aukera emateko zerbitzu publikoen ko-sorkuntza prozesuan gehiago parte hartzeko.

 

Citadel proiektuaren helburua da administrazio publikoetako arlo desberdinetan berrikuntzako eta gobernu kolaboratiboko ekimenak errazten eta oztopatzen dituzten faktoreak esploratu, monitorizatu eta aztertzea, kontuan hartuz beren inpaktu eta arriskuak. Prozesu horretan teknologia berritzaileetan oinarritutako konponbide bat erabiltzen da. Aipatu konponbidearen helburua da politika publikoak eraldatzea, zerbitzu publiko digital eraginkorragoak eta inklusiboagoak eskaintzeko Europa osoan.

 

Leire Orue-Echevarriak, Tecnaliako Cloud teknologien arduradunak eta proiektuko koordinatzaileak, hauxe esan du: “proiektu hau lagungarri izango da administrazio publikoek beren eraldaketa digitala burutu dezaten eta zerbitzu digitalak inklusiboago eta erabilgarriago izan daitezen denontzat. Gainera, hiritarrekiko lankidetzaren bidez, hiritarrek paper erabakigarriagoa izango dute, zerbitzu publiko hobeak ko-sortzeko eta garatzeko prozesuan parte hartuko baitute”.

 

Citadel proiektuak egina du bidearen erdia, eta erritmo onean doa aurrera. Hauxe da orain arte eginiko lana:

  • azaldu dira zeintzuk diren Administrazio Publikoak gero eta eraginkorrago izateko eta hiritarrengan gehiago zentratzeko faktoreak;
  • eskema bat egin da zerbitzu publiko digitalen eraldaketa sustatuko duten IKT tresnak praktikan jartzeko, zerbitzu horiek inklusiboagoak izan daitezen eta gehiago zentratu daitezen hiritarrengan.

 

 

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak