CampTecnologico Euskal Encounterren

15 uztaila, 2016
camp-tecnologico-euskal-encounter

Barakaldon uztailaren 22tik 25era bitartean izango den Euskal Encounter ekitaldian, CampTecnólogicoak 7 urtetik gorako umeentzat hainbat tailer antolatu ditu.

Teknologian eta programazioan interesatuta dauden 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat, Micro:Bit ezagutu eta erabili eta Crumblerekin LED argiak programatu tailerrak izango dira. Zinema eta hardware librean interesatuta dauden eta 13 urte baino gehiago dutenentzat, berriz, Argia eta giroa sortu zure filmetan Raspberry eta Ambilightekin tailerrean parte har dezakete eta Errealitate Birtualan eta bideojokoen sormenean ikasten hasi nahi dutenak Ingurune birtualen sormena Unityn eta HTC Viverekin integrazioa tailerrera etor daitezke.

Tailer hauek uztailaren 23an eta 24 izango dira, 10etatik 13:45era.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow