Bilbok ostatatuko du urrian QA&TEST softwarearen munduko konferentziaren 14. edizioa

11 June, 2015

Bilbon egingo da urrian QA&TEST-en 14. edizioa, softwarearen inguruko munduko konferentzia garrantzitsuenetakoa. Urriaren 14an, 15ean eta 16an Euskalduna Jauregian elkartuko dira sistema integratuetako softwarearen testing eta kalitatearen arloko profesional onenak.

Bertaratuek aukera izango dute jakiteko nola aurre egin modu eraginkor batean segurtasun sistema kritikoen proba-prozesu bati, nola egiaztatu sistematikoki sistemen aldi baterako eskakizunak denbora errealean, nola optimizatu antolakundeetako kalitate- eta proba-prozesuak eta zein prestakuntza behar den proba-prozesuak automatizatzeko estrategia eraginkorrak diseinatzeko.

Ikusirik aurreko edizioetan izandako arrakasta, QA&TEST konferentziak aurreko edizioetako eskema bera errepikatuko du: bi tutoretza-saio, 22 aurkezpen eta hiru keynote, non nazioarteko ospea duten enpresetako ordezkariek (esaterako, Intel, Baufest, IDNEO edo Dell) sektoreko garapen teknologiko berriak aurkeztuko baitituzte, hainbat giltzarri emango dituztelarik testing praktikak hobetzeko eta proba-prozesuen iraupena eta kostua murrizteko.

Hizlarien artean aipatzekoak dira: David Hetherington, teknologi arloko exekutiboa eta idazlea, Gauzen Interneten arriskuak desagerrarazteko proiektuetan espezializatua; Eli Menasheof, Intel enpresako Softwarearen Diseinu Zentroko SW/FW proba ingeniari seniorra Israelen; eta Michael Stahl, Intel enpresako softwarearen baliozkotze arkitektoa.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow