Bilbok Interneteko domeinu berrientzako Thename show ekitaldia ostatatuko du

29 iraila, 2016
Deustuko Unibertsitatea.

Urriaren 21ean izango da Deustuko Unibertsitatean.

 

Datorren urriaren 21ean Bilbok Thename.show ostatatuko du, Interneteko domeinuei eta domeinu horiek enpresa nahiz profesionalei dakarzkieten aukerei buruzko ekitaldi bakarra. Deustuko Unibertsitatean egingo den jardunaldi horrek aztergai izango du nola domeinu berriak Internet erabiltzeko modua aldatzen ari diren, aukera ematen baitute erakargarriagoak eta gogoratzeko errazagoak diren helbideak sortzeko.

 

Interneteko, marketin digitaleko eta e-commerce-ko hamar bat adituk parte hartuko dute hitzaldietan, ohiko zalantzak argitzeko: adibidez, nola sortu eta erregistratu domeinu berriak. Ez da webmaster edo teknikariei espreski zuzendutako ekitaldi bat. Era guztietako publikoarentzat pentsatuta dago.

 

Jardunaldian hizpide hartuko da nolako aukerak eskaintzen dituzten egungo domeinuek eta berriek, eta bertatik bertara aurkeztuko dira sektore desberdinetako konpainia errealen adibide eta kasu praktikoak, aukera egongo delarik kontaktuak egiteko enpresa, profesional edo aholkularien artean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow