Elkarrizketa Iñigo Ugalderi, Merkataritza- eta Esportazio-zuzendariari
25 euskal enpresa daude Estatuko enpresa-hazkundea lideratzen duten 500 enpresen artean, eta multzo horren barruan daude beren errentagarritasun ekonomikoagatik, balio erantsia, enplegua eta berrikuntza sortzeko duten gaitasunagatik eta beren nazioarteko proiekzioagatik. Horietako bat da Baussa, famili enpresa bat (zehazkiago ETE bat), 1985ean sortua, Mungian kokatua dagoena eta Segurtasunaren sektorean lan egiten duena. Kutxa gotorrak eta kamera eta ate korazatuak fabrikatzen ditu, eta mundu osora esportatzen ditu. 27 lagun ditu plantillan, 14 milioi euro inguru fakturatzen du eta Estatuko finantza-erakundeen %90ak bere produktuak erabiltzen ditu. Baussa-ren merkataritza-zuzendariak, Iñigo Ugaldek, Made in Basque Country programan azaldu dizkigu konpainia honen orainaren eta etorkizunaren giltzarri batzuk.
Zer esan nahi du zuentzat Estatuko 500 ETE garrantzitsuenen artean egoteak?
Luxu bat da, ez genuen espero. Gure lantaldea harro dago, eta multzo horretan egoteak justifikatu egiten du aspalditik egiten ari garen lana.
Baussaren kutxa gotorrak oso seguruak dira?
Goi-mailako segurtasuna eskaintzen dugu. Kutxa gotor guztiek igarotzen dituzte kontrol eta azterketa zorrotzenak. Gainera, Segurtasun Pribatuaren Legepean gaude eta derrigorrez bete beharreko bestelako legeria ere betetzen dugu. Gure produktuek ziurtagiri bat dute. Horrek esan nahi du guk probatzen eta aztertzen dugun kutxa bera dela bezeroak erosten duena, hau da, goi-mailako segurtasun ziurtagiria duena. Baina ezin dugu bermatu hutsik egingo ez dutenik, ezinezkoa baita halakorik bermatzea.
Nola konpontzen zarete sektore honetan lapurrak baino pausu bat aurrerago joateko, kanpotik begiratuta ematen du-eta lapurrak direla joera-sortzaileak?
Softwarearekin ekipatu dezakegu. Etengabe eguneratzen dugu gure ordenagailuetan, beti dagoelako norbait atzeko atetik sartzeko bidea aurkitzen duena. Gure sektorean ere antzeko zerbait gertatzen da. Pixka bat atzerago goaz, eta berehalako erantzuna emateko, apustu egiten dugu barne prestakuntzaren alde eta gerta litezkeen eraso-egoera berriak aztertzen ditugu. Hori bai, ahalegina egiten dugu lapurrei gauzak ahalik eta gehien zailtzeko, erresistentzia handiko ekipoak fabrikatuz eta segurtasun indarrei ahalik eta azkarren abisatuz alarma kasuren bat balego ere.
Jasan duzue krisiaren astinaldia?
Krisiak zeharo astindu gaitu. Izan ere, krisiaren zartada jasan dugun lehenengoetakoak izan gara, bankuek birmoldaketa prozesu bat abiatu dutelako. Gure salmenta-nitxoetako bat finantza-erakundeak dira eta bulego eta sukurtsal asko itxi dituzte azken urte hauetan. Baina segurtasun elektronikoaren aldeko apustua egin genuen bere egunean eta nazioartekotzea eta merkatuko dibertsifikazioa lehenetsi genituen, eta horrek lagundu digu krisialdia gainditzen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?