Asparrenak energia eraginkortasunaren arloko Europako proiektu batean parte hartuko du

9 iraila, 2016
Ekimenak kanpaina pertsonalizatuak garatuko ditu eraikin publikoentzat.

Programak IKTak baliatzen ditu ohitura aldaketa sustatzeko.

 

OrbEEt Europa mailako ekimen bat da, eta bere helburua da eraikin publikoetako energia eraginkortasuna hobetzea ikuspegia aldatuz, ikuspegi berri horrek elkarrekin konbinatzen dituelarik, batetik, datuen denbora errealeko monitorizazioa eta, bestetik, antolakundearen produktibitatea eta erabiltzaileen portaera. Iazko martxoan abiatu zen proiektua, eta 3 urteko iraupena izango du. Zazpi herrialdetako enpresak eta administrazio publikoak parte hartzen dute, besteak beste, Asparrenako (Araba) udalak.

 

Planaren helburua da IKTetan oinarritutako azpiegitura bat sortzea energia kontsumo erreala monitorizatzeko, kostu baxuko sentsoreak jarriz eraikinetan. Gero datu horiek aztertu egingo dira, eta aztertzeko antolakundearen portaera-datuekin konektatuko dira. Gainera, proiektuaren barruan berrikuntza irekiko prozesuak ere egingo dira eta antolakundeko kide diren pertsona guztien lankidetza sustatuko da, lankidetza horren bidez ohitura sostengarriagoetaranzko trantsizioa erraztuko duten konponbideak bilatzeko.

 

OrbEEt proiektuaren helburua da oreka lortzea hiru elementu hauen artean: energia kontsumoa, antolakundearen produktibitatea eta eraikinean dauden pertsonen lehentasunak. Gero kanpainak eta konponbideak diseinatuko dira epe luzeko inpaktua lortzeko, produktibitatea edota langileen erosotasuna murriztu gabe. Proiektuak gamifikazioa eta lankidetza baliatuko ditu erabiltzaileen konpromiso handiagoa lortzeko.

 

Asparrenako Udala 250 urteko eraikin batean dago kokatuta, eta bertan egingo da ekimenak antolatutako lau proiektu pilotuetako bat, neurketarako azpiegitura teknologikoak eta proposatutako neurrien inpaktua baliozkotzeko. Alemania, Austria, Grezia, Bulgaria eta Erresuma Batuko enpresa teknologikoek, unibertsitateek eta administrazio publikoek ere parte hartuko dute ekimenean. OrbEEt proiektuak Europar Batasunaren finantzaketa du Horizon 2020 programaren barnean.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow