AgLa4D: “4.0 industria hertsiki lotuta dago ingurune birtualekin”

1 July, 2016

Bizkaitar enpresak, Big Dataren gehiegizko informazioa filtratzeko beharra nabarmendu du, laugarren industria iraultzaren arrakastarako erronka garrantzitsu gisa

Oil&gas, jasangarritasuna eta Smart Cities-ak bezalako esparruetako proiektu konplexuen kudeaketarako ingurune birtualak garatzean espezializatutako AgLa4D euskal konpainiaren arabera, 4.0 industriak errealitate birtualeko teknologien erabilerarekin harreman estua du eta informazioaren baheketa, Big Datak agertzen duen erronketako baten moduan planteatzen du.

“4.0 industria hertsiki lotuta dago ingurune birtual eta bideo-jokoekin” baietsi du AgLa4D-eko CEO Lander Amorrortuk.

Bere ustez, Big Data deituriko eskala handiko datuen prozesamenduak berekin “Big Problem (arazo handia) deiturikoa dakar, batik bat, datu horien filtrazio eta hierarkizazioa medio dela.

“Soberazko informazioa dago eta filtratzen jakin beharra dago”, aipatu du ingurune birtualek eta bideo-jokoek datu horiek hobeto asimilatzeko gaitasuna dutela zehaztu duen Amorrortuk. Amorrorturen arabera, ezaugarri horrek erabakiak hartzeko prozesua eta material, denbora eta barne baliabideen kostua aurrezteko aukera ahalbidetzen du.

“Errealitate birtualari esker, proiektuak modu errazagoan eta intuitiboagoan kudea ditzakegu” argudiatu du zuzendariak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow