3.700dik gora enpresak hartu dute parte Euskadiko autonomo  eta mikroETEen artean Konponbide Teknologikoak Ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza programan, beren lehiakortasuna handitzeko

2 maiatza, 2016
SPRI Taldearen logoa.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak Inplantari-Aholkulari Teknologikoak izeneko doako zerbitzua eskaintzen du SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez. Zerbitzuaren helburua da mikroenpresa eta autonomoen artean Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera bultzatzea. Autonomo eta mikroenpresei zuzenduta dago, hots, 10 langile baino gutxiago dituzten euskal enpresei, Inplantari baten laguntzaz probetxua atera diezaieten teknologia berriei. Inplantari hori aholkulari neutral eta doakoa da, enpresara joaten dena IKT tresna oso sinpleak [1] ezartzen eta erabiltzen irakastera, beren bitartez enpresak posible izan dezan:

  • bezero gehiagorenganaino iristea, Interneten presentzia egokia izanda.
  • salmentak handitzea, sustapen zuzendu eta pertsonalizatuak baliatuz, eta bezeroak leialduz bitarteko digitalekin.
  • denbora eta kostuak aurreztea, barne kudeaketa hobetuko baitute beren premietara egokitutako teknologiak modu naturalean barneratuz.
  • kanal eta hedabide birtualetan hobeto posizionatzea, bere produktuak edo zerbitzuak eskaera duen tokietan.
  • Azken finean, eraginkorrago izatea eta enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

Teknologiak erabilita, ekimen honetan parte hartu duten euskal mikroenpresek salmenta lehiakorragoak eta emaitza hauek lortu dituzte: hobetu egin dute marka irudia (%68) eta atzemandako bezero kopurua (%54), bezero gehiago lortu dituzte webeko posizionamendu eta sustapen kanal berrien bitartez (%43), bezero potentzialen bisitak ugaritu dituzte (%55) eta salmentak handitu dituzte bezeroak  gusturago daudelako zerbitzuarekin (%30).

Emaitza horiek beren aitorpena izan dute berriki Eskualdeen Garapenerako Agentzien Elkartearen eskutik jasotako sariarekin eta erakunde horrek Inplantalari zerbitzua enpresa txikien lehiakortasunari laguntzeko Premium Zerbitzu bat bezala sailkatu duenean.

 

Doako zerbitzu pertsonalizatu honetan parte hartzea oso erraza da, aski baita  SPRIren web orrian dagoen aholkularitza eskaera betetzea; ondoren, aholkulari teknologiko batek aztertuko ditu enpresaren premiak, eta bertara joango da aholkularitza eta laguntza ematera negozioarentzat egokienak diren konponbide teknologikoetan (konponbide horiek ere gehienak dohainik eskuratu daitezke Interneten). Aholkulariak azalduko du nola erabili behar diren konponbide horiek, eta, azkenik, emaitzak neurtuko ditu eraginkorrak ote diren ala ez egiaztatzeko.

Parte-hartzaileen iritziz, SPRIren zerbitzua izan da IKTak enpresan modu aholkatuan sartzeko behar zuten behin betiko bultzada. Gainera, aditu taldearen laguntza baloratzen dute, hark bermatzen baitu, instalazioetan bertan, enpresen benetako premia eta arazoetara egokitutako konponbideak etengabe eta behar bezala erabiltzen direla, posible eginez horrela parte-hartzaileak enpresa digital bihurtzea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow