MENUA
  • ES /
  • EUS
Eman izena eta parte hartu aktibok !
Basque Industry Logo
10:00 h.
KRYSTYN VAN VLIET
Massachusetts Institute of Technology – MIT

“How digitised manufacturing
changes the way we work,
consume and live”

Hemen da 4.
Iraultza Industriala

“Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera”. 4. iraultza industrialaren oinarria da informazioa modu adimentsuan atzematea eta lantzea denbora errealean balio-katea osoan eta produktuen eta produkzio-sistemen bizi-ziklo osoan, horrela erantzuteko bezeroen pertsonalizazio eskaera gero eta handiagoari.

“Basque Industry 4.0. The Meeting point 2017” prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratutako ekitaldi bat da. Diseinurako, garapenerako, produkziorako, logistikarako eta fabrikazioaren kudeaketa integraturako tresna adimendunak. Ekitaldia hiru aldiz egin da orain arte, eta dagoeneko topagune sendo bihurtu da, goraka ari delarik bere zifra guztietan.

2014an

640
Bertaratuak
15
Erakusleak

2017an

1700
Bertaratuak
40
Erakusleak

Basque Industry 4.0 ekitaldiaren IV. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari buruz eztabaidatuko dugu. Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak bilduko dira ekitaldian.

Basque Industry 4.0 teknologiak

Begirada bat teknologiaren eta ikerketaren etorkizunerantz

Fabrikazio
Gehigarria

Robotika
Kolaboratiboa

Sistema
Ziber-Fisikoak

Errealitate
Handitua

Cloud
Computing-a

Big
Data

Errealitate
Birtuala

Ziber
Segurtasuna


Nolakoa den

Digitalizazioranzko lasterketaren buruan dauden Euskadiko enpresa industrialek gakoak emango dizkigute

Basque Industry 4.0 ekitaldiak elkarrekin konbinatzen ditu punta-puntako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketak eta erakustaldi-gune bat.

Kongresuan osoko bilkurak eta aldi bereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta networking-gune bat.

Hitzaldien bidez hurbiletik jarraituko ditugu 4.0 estrategiaren aurrerapenak, bai eta martxan jarritako ekintza garrantzitsuenak eta orain arte eskuratutako emaitzak.

Bestalde, Basque Industry 4.0 topaguneak formula onenak bilatu nahi ditu ezagutzak partekatzeko, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.

Hona hemen Basque Industry 4.0k eskaintzen dizuna:

  • Euskadiko industriako aditu garrantzitsu zenbaiten ikuspegia.
  • 4.0 teknologien etorkizuneko joerak eta aurreikuspenak.
  • 4.0 Industria aplikatu duten kasuak automozio, aeronautika, makina-erreminta eta energia sektoreetan.
  • 4.0 Industriarako konponbide teknologikoak: (Cloud Computing-a, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziber-fisikoak (CPS), Errealitate Birtuala eta Handitua, Ziber-segurtasun industriala, Sentsorika, Gizon–Makina interfaze aurreratuak, Datu industrialen analitika (Big Data), Fabrikazio gehigarria.)
  • BIND 4.0 programako industria eta startupen arteko lankidetza-proiektuen aurrerapenei buruzko aurkezpenak.
  • Esperimentazioko tailer praktikoak, enpresetan erabiltzen diren gamifikazio teknologiak aplikatuz.
  • Erakusketa-gune bat 4.0 Industriarako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresentzat.
  • Eta toki egoki bat 2017ko 4.0 Networking saio handiena egiteko.

Agenda

Agenda deskargatu

08:00 Akreditazioak
09:00 Irekiera
09:20 Ongi-etorri instituzionala.Iñigo Urkullu (Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria)
09:30 4.0 Industriaren Euskal Estrategia.Arantxa Tapia (Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua)
10:00 KONFERENTZIAK
10:00 “How digitised manufacturing changes the way we work, consume and live” Krystyn Van Vliet (Massachusetts Institute of Technology – MIT)
10:45 4.0 diala: mahai-ingurua Bi erronka handi: Perfil profesional eta zibersegurtasuna
  • Jorge Arévalo: Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordea
  • Javier Diéguez: Zibersegurtasunerako Euskal Zentroko zuzendaria
  • Alvaro Fraile: ITS Security enpresako zuzendari nagusia
  • Pablo García Bringas: Deustuko Unibertsitateko 4.0 Industria Masterreko zuzendaria
  • Beatriz Ruiz: Directora corporativa RRHH - S21Sec
Moderatzailea: Enrique Rodal
11:30 Kafearentzako etena
12:00 4.0 Industriaren aplikazio sektorialak. Aldi bereko saioak4 sesiones paralelas GAMIFIKAZIO TAILERRAK

12:00-18:00
BROKERAGE BIND 4.0

1 PARALELOA (A ARETOA)

  • Modera AFM: Patricia Tames
    • KASUAK
      • SORALUCE / DANOBAT G.
        EKIN
        ONA ELECTROEROSION
        INGETEAM
2 PARALELOA (B ARETOA)

  • Modera HEGAN: Ana Villate
    • KASUAK
      • AERNNOVA
        ITP
3 PARALELOA (C ARETOA)

  • Modera Cluster Automoción: Mikel Lorente
    • KASUAK
      • MICRODECO
        LAZPIUR
4 PARALELOA (D ARETOA)

  • Modera Cluster Energia: Jose Ignacio Hormaeche
    • KASUAK
      • SIEMENS-GAMESA
        NEM SOLUTIONS
        ORMAZABAL
12:00-12:45
DIGITAL FACTORYFabrikako Birtualizazio/Monitorizazio Sistemak, Prozesuen kontrola eta Ekoizpenaren kudeaketa
  • GESTIONET
  • IDEABLE
  • INNOVAE
  • VIRTUALWARE
12:45 4.0 industriarako teknologia bideratzaileak4 sesiones paralelas 13:00-13:45
DIGITAL TWINSMahuka-biki digitala, lehiarako tresna gisa. Irudikapen digitalak, birtualizazioa aktibo industrial gisa
  • IBERMÁTICA
  • INNOVAE
  • FAGOR ARRASATE
  • VIRTUALWARE
1 PARALELOA (A ARETOA)
  • Interfaze irekia, makinen etorkizunerako IRONTEC INTERNET Y SISTEMAS S.L.: Iker Sagasti Markina
  • Blockchain: 4.0 industria goitik behera aldatuko duen teknologia TECNALIA: Oscar Lage
  • Industriako zibersegurtasuna era erabilgarrian kudeatzea NEXTEL, S.A.: Joseba Enjuto
2 PARALELOA (B ARETOA)
  • Biltegien logistikan aurrerapenak egitea, teknologia robotikoaren bidez. ULMA HANDLING: Mikel Altuna
  • Teknologia, 4.0 langileei laguntzeko baliabidea NUAVIS: David Oyarzun
  • Metrologia adimenduna eta prozesukoa METROLOGIA SARIKI: Josean Larrea
3 PARALELOA (C ARETOA)
  • Urruneko gainbegiratzea versus segurtasuna IoTn. Datuak segurtasunez komunikatzea, industrian. SARENET: Borja Marcos
  • 4.0 industria jasangarriagoa al da? Nola hobetu ingurumen-inpaktua 4.0 industrian, bizi-zikloaren ikuspegitik GAIKER-IK4: Óscar Salas
  • IoT eta Cloud, industria digitalaren eta seguruaren bideratzaileak DIMENSION DATA: Nuria Andrés
4 PARALELOA (D ARETOA)
  • Urrutitik gidatutako gailuak, hodeira konektatuta, 4.0 industriako negozio-aukera berriak zabaltzeko baliabide gisa IKUSI: Borja Pérez
  • Errealitate areagotua industriako prozesuetan aplikatzea, kartoiaren trokelaketa abiarazteko . CARTONAJES IGAMO: Antonio Gordillo
  • Ez bota zure datuak: kostuak aurrezteko eta zu lehiakorrago bihurtzeko erabil ditzakezu ZYLK: David Olmos
13:45 Bazkaria – Networkinga
15:15 Basque Digital Innovation HUB Manuel Salaverría (Director Ejecutivo en Grupo Pilotaje Basque Industry 4.0) 15:15-16:00
SMART SUPPORT AND MAINTENANCEAktiboen mantentzerako irtenbide interaktiboak (ekipamenduak eta azpiegiturak).
  • INNOVAE
  • VIRTUALWARE
15:45 BIND 4.0: Kasuak INNOVAE + ABB ALGO ENGINES + NABLA WIND POWER (GRUPO ALCOR) DECIDATA + EUSKALTEL BIARTECH + TRENASA (Grupo CAF) 16:15-17:00
PEOPLE 4.0Profesionalen gaikuntza, Ekipoen balioaniztasuna eta 4.0 kultura
  • BINARY
  • GESTIONET
  • INNOVAE
  • SOLID VIRTUAL
  • TAK LEARNING
  • VIRTUALWARE
17:00 MASTER CLASS : “Zibersegurtasunaren erronkak Industria Konektatuan” Javier Diéguez (Basque Cybersecurity Centre Zuzendaria)

4.0 hizlariak

KRYSTYN VAN VLIET
Professor of Materials Science and Engineering; Director of Manufacturing Innovation –(MIT)
IKER SAGASTI
CEO de IRONTEC INTERNET y SISTEMAS, S.L.
ÓSCAR LAGE
Tecnaliako zibersegurtasun-arduraduna
JOSEBA ENJUTO
NEXTEL SAko kontsultoretza-zuzendaria
BORJA MARCOS
Sarenet SAko segurtasun-arduraduna
ÓSCAR SALAS
Gaiker Fundazioko ezagutza zientifiko-teknologikoko koordinatzaile nagusia
NURIA ANDRÉS
Manager Security Line en DIMENSION DATA
MIKEL ALTUNA
ULMA HANDLING S. Coop. sozietateko berrikuntza-zuzendaria
DAVID OYARZUN
NUAVISeko zuzendari exekutiboa (CEO) eta sortzaileetako bat
JOSEAN LARREA
Metrologia Sarikiko zuzendari kudeatzailea
BORJA PEREZ
IKUSIko Kontrol Urrunaren areako I+G arloko zuzendaria
ANTONIO GORDILLO
Cartonajes Igamo
DAVID OLMOS
ZYLK-ko zuzendari exekutiboa (CEO) eta I+G arloko zuzendaria
JAVIER DIEGUEZ
Director Basque Cibersecurity Centre
PABLO GARCÍA
Deustuko Unibertsitateko Industria Digitalari buruzko katedrako zuzendaria
MIKEL LORENTE
AIC-Automotive Intelligence Centerreko zuzendari teknikoa
JOSE IGNACIO HORMAETXE
Energia Clusterreko zuzendari nagusia
ANA VILLATE
HEGAN Euskal Herriko Aeronautikaren eta Espazioaren Clusterreko zuzendaria
PATRICIA TAMES
AFM Clusterreko zuzendariondokoa
JORGE AREVALO
Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordea
ALVARO FRAILE
ITS Securityko zuzendari exekutiboa (CEO) eta bazkide sortzailea
JAVIER TORELLA
Ingeniaritza Arloaren zuzendaria – SORALUCE / DANOBAT GROUP
KEPA HUERTA
Industria-automatizazioko teknikaria – EKIN
JOSE IRALAGOITIA
Zuzendari nagusia – MICRODECO
MIGUEL LAZPIUR
Zuzendari nagusia – LAZPIUR
JOSE MARIA RAMOS
Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria – ONA Electroerosión
JAVIER HERRERO
VP Change Management & IT - Aernnova Aerospace
JAVIER DIAZ
Additive Manufacturing & Welding Processes Engineer ITP
PABLO AYALA
CEO – INNOVAE
LUIS PANTOJA
INGETEAMeko Automation Devices negozio-unitateko I+G+b departamentuko zuzendari teknikoa
MANU SALAVERRIA
Pilotaje Basque Industry 4.0 taldeko zuzendari exekutiboa
HUGO BAROJA
Automatizazio Dibisioko arduraduna eta Smart Grid Uniteko zuzendaria
ALBERTO CONDE
NEM Solutionseko zuzendari exekutiboa
BEATRIZ RUIZ
S21Sec-eko Giza Baliabideetako arduraduna
GORKA VILLA
Nacelles-eko zuzendari industriala – SIEMENS GAMESA
SANTIAGO CÓRDOBA
Fundatzaileetako bat eta zuzendari komertziala, BINARY SOUL S. COOP.
DAVID MORENO
Business Development Manager EMEA - VIRTUALWARE
JUAN CARLOS ORDOÑEZ
Negozio Garapena, INNOVAE
MIKEL PAJARES
Fundatzailea eta CTOa, INNOVAE
IÑAKI BARTOLOMÉ
Fundatzaileetako bat - IDEABLE SOLUTIONS
JUAN DE MIGUEL
Bazkide fundatzailea eta zuzendari nagusia - GESTIONET
IÑIGO OCARIZ
Bazkide fundatzailea eta zuzendari komertziala - GESTIONET
AITOR GUERRA
Nazioarteko RPS arduradun teknikoa – IBERMATICA
OSCAR ASTIER
Fundatzailea - TAKE AWAY KNOWLEDGE
EMILIANO GARAYAR
Zuzendari exekutibo - SOLID VIRTUAL
ARANTZAZU GONZÁLEZ
Departamento de I+D – FAGOR ARRASATE
VIBHAV GUPTA
Business Development Manager – ALGO ENGINES
RUBÉN RUIZ
CTO – NABLA WIND ENERGY
KOLDO UNANUE
Negozio-garapenaren zuzendaria- EUSKALTEL
GONZALO ARTIACH
DECIDATA
MIGUEL ANGEL DE LA FUENTE
Local Product Group Manager ABB

Erakusketa

Euskal enpresa liderra da fabrikazio aurreratuan. Zure enpresak zeresan handia dauka.

4.0 industriarako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresek espazio bat izango dute bertaratuei beren teknologia eta zerbitzu eskaintza aurkezteko.

Erakusketak toki ona izan ohi dira enpresek beren burua ezagutzera eman dezaten, eta Basque Industry 4.0 ekitaldian ahalegin berezia egin dugu ingurune egoki bat sortzeko. Bertan kokatuko dira 4.0 industriarako azken eskaintza teknologikoak eta konponbideak aurkeztu nahi dituzten euskal enpresa guztiak. Aukera paregabea harremanak egiteko eta enpresen arteko lankidetza ahalbidetzeko.

Basque Industry 4.0 ekitaldian negozio espazio bat izan dezakezu zure enpresarentzat, eta ekitaldiaren web orrian onlineko ikusgarritasuna lortuko duzu zure markarentzat.

Jarri harremanetan gurekin, eta txosten bat bidaliko dizugu informazio guztiarekin.

basqueindustry40@spri.eus

Erakusleak

BADUTE NEGOZIO-ESPAZIO BAT BEREN ENPRESENTZAT


Norentzat den

Basque Industry 4.0 programak tresnak eta konponbideak bilatzen ditu 4. iraultza industrialean parte hartzeko

Laugarren iraultza industrialarekin lotutako alderdi guztiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat dago pentsatua Basque Industry 4.0 kongresua.

Diziplina anitzeko ekitaldi bat da, zeinetan elkarrekin konbinatzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, eta non harremanak sustatzen diren. Ezaugarri horiekin, ekitaldi egokia bihurtzen da edozein sektoretako enpresentzat. Berdin interesgarria da unibertsitateentzat, teknologia-zentroentzat, aholkularitzako eta ingeniaritzako enpresentzat, administrazio publikoarentzat eta industria arlora bideratutako zerbitzu enpresentzat.

Basque Industry 4.0 beraizik zuzentzen zaie 4. iraultza industrialean interesatutako zuzendaritza-karguei, teknikariei, irakasleei, ikerlariei, ikasleei, aholkulariei edota berrikuntzako politika garatzaileei.


Non eta noiz

AZAROAK 22 | KURSAAL - DONOSTIA SAN SEBASTIÁN

Basque Industry 4.0 kongresua 2017ko azaroaren 22an egingo da. Bere egitaraua osatzen duten saioak egun osoan zehar egingo dira, goizeko 8:00etatik hasi eta arratsaldeko 17:30era bitartean.

1999ko ekainaren 23an inauguratutako KURSAAL Jauregiak Mies van der Rohe Arkitektura Garaikideko Saria jaso du, Europan ematen den sari garrantzitsuena alegia, proiektuaren “izaera bereziagatik” eta “kontzeptu, estetika, teknika eta eraikuntza aldetik dakartzan berrikuntzengatik”.

Nola Iritsi

Zergatik

Basque Industry 4.0 The Meeting Point 2017ko 4.0 NETWORKING SAIO HANDIENA DA.

Basque Industry 4.0 kongresuaren helburua da eztabaida-gune bat sortzea, euskal enpresak 4. iraultza industrialaz mintza daitezen. Kongresu honen xedea da erraztasunak ematea euskal enpresa industrialei, egokitu daitezen mundu osoko errealitate industrial berrian nagusi diren elektronika, informazio eta komunikazioetako teknologien berrikuntzetara.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Industria Planaren barruan kokatzen da, Espezializazio Adimenduneko estrategiari eta Euskadiko Agenda Digitalari jarraiki, eta betiere helburutzat harturik Basque Industry 4.0 garatzea.