Jardunaldi eta gertaerak
07 azaroa

Zientzia eta Teknologia berdintasunean



Asteartean, azaroaren 7an, Leioako EHUko Zientzia Parkeko Egoitzan, 09:30etik 11:30era, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak “Zienzia eta teknologia Berdintasunean” jardunaldi irekia egingo du, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.

Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek hartu dute parte lurralde bakoitzean jardunaldi bat antolatuta, data eta leku hauetan:

  • Arabako Teknologia Parkea. urriak 26, 09:30 – 12:30. Europa Jauregia, Gasteiz.
  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. azaroak 7. 09:30-11:30. Leioako EHUko Parke Zientifikoa.
  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. urriak 19. 09:30-11:30. Parkeko Eraikin Nagusia.

 

Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria.

Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari, oro har, zuzenduta dago

Informazio gehiago eta izen-emateak bizkaia@parke.eus

 

Informazio gehiago bizkaia@parke.eus

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

Las reservas están cerradas para este evento.