Jardunaldi eta gertaerak
26 urria

Zientzia eta Teknologia Berdintasunean

Ostegunean, urriaren 26an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 09:30etik 12:30era, Arabako Parke Teknologikoak “Zientzia eta teknologia Berdintasunean” jardunaldi irekia egingo du, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.

Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek hartu dute parte lurralde bakoitzean jardunaldi bat antolatuta, data eta leku hauetan:

– Arabako Teknologia Parkea. Urriak 26, 09:30 – 12:30. Europa Jauregia, Gasteiz.

– Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Azaroak 7. 09:30-11:30. Leioako EHUko Parke Zientifikoa.

– Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. Urriak 19. 09:30-11:30. Parkeko Eraikin Nagusia.

Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria. Horrez gain, bertan izango da M. Luz Guenaga, Deusto Tech Learning Unitateko arduraduna, eta Inspira Proiektua aurkeztuko du; horren helburua da neskatilen artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea, taldeko mentoring metodologia erabilita. Halaber, mahai-inguru bat ere izango da eta zuzendaritza-lanetan aritzen diren zenbait emakumek hartuko dute parte; haien ibilbide profesionalak, enpresa barruko berdintasunaren inguruko kasuak eta errealitate horren aurrean dituzten irudipenak aipatuko dituzte.

Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari, oro har, zuzenduta dago.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.