Enpresa Arloko Prestakuntza.
16 azaroa

Prestakuntza Directiv@21: Negozio Ereduaren Berrikuntza. Enpresa arrakastarako oinarria.



Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Prestakuntza Directiv@21 programaren bigarren prestakuntza ziklo honetan modulu berri bat dago, enpresek Negozioaren Ereduan berritzeko beharrezkotzat jotzen dena. Modu honetan, irailetik abendura, 3 modulu dituzue arlo honetan sakontzeko.

Metodologia praktiko batekin, partaideek enpresan aplikatzeko adibide eta jarraibide ezberdinekin lan egingo dute.

Saioak DOAKOAK dira. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

 

Saioaren edukia

• Pentsamendu estrategikoaren oinarrizko kontzeptuak.
• Zuzendaritza-estrategikoaren prozesua.
• Negozio ereduaren berrikuntza eta berarekiko koherentzia.
• Pentsatzeko beste modu bat, sormenerako tresna batzuk.

 

Ponenteak

Iñaki Garagorri

OPE Consultores-eko bazkidea eta gerentea. Estrategia, berrikuntza eta erakundeen tranformazio-proiektuetan 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. DBS-eko Master in Business Innovation-eko faculty member-a da eta enpresa-lehiaren gainean negozio ereduaren berrikuntzak duen eraginari buruzko bere doktorego-tesia garatzen ari da.

 
Koordinatzailea, Euskalit

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

Las reservas están cerradas para este evento.