Enpresa Arloko Prestakuntza.
30 azaroa

Prestakuntza Directiv@21: Estrategia. Nola gauzatu ditugun asmoak.



Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 21 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

 

Saioaren edukia

• Daukazun informazioa eta behar duzun informazioa.
• Parte-hartzailea eta sistematikoa den hausnarketa.
• Negozioaren eredua, desberdintasunaren eragilea.
• Asmotik ekintzara.

 

Ponentea

Tomás Elorriaga

BANPRO Ingeniaritza-Aholkularitzako zuzendaria da duela 20 urte baino gehiagotatik. BANPRO erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzen, berrikuntzako ohitura antolatzaileak sortzen eta partekatutako enpresa-proiektuak euskal eta europar enpresetako profesionalen konpromiso altuarekin posible egitean, espezializatuta dago.

Koordinatzailea, Euskalit

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

No hay plazas disponibles para este evento.