Enpresa Arloko Prestakuntza.
28 azaroa

Prestakuntza Directiv@21: Pertsonak. Konprometitutako pertsonak lehiakorrak diren erakundeentzat.

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 21 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Saioaren edukia

• Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa.
• Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna.
• Osasuntsuak diren erakundeetan konprometitutako pertsonak.

 

Ponentea

Ana Reoyo

2003an MAS INNOVACIONeko Bazkide-Aholkularia izatera heldu arte, erakunde pribatuetan erantzukizun-karguak hartu ditu. UPV/EHU-eko Gradu-ikastaroetako eta Masterreko irakaslea da. Bere helburua, garapen pertsonal eta profesionala bultzatuz, pertsonak dinamizatuz eta berrikuntza eraginez, antolaketaren aldaketa erraztea da.

 
Koordinatzailea, Euskalit

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.