Enpresa Arloko Prestakuntza.
09 azaroa

Prestakuntza Directiv@21: Gizartea. Enpresa herritar eredugarri gisa.



Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 21 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

 

Saioaren edukia

• Konpromiso soziala lehiakortasun giltzarri bezala.
• Gure giza ingurunea: beharrak eta itxaropenak.
• Enpresa-helburuekin koherentzia eta integrazioa.
 

Ponentea

Isabel Fernández

Enpresa Zuzenbidea, Coach Betearazle Profesionala eta Coach Ontologikoan Masterra dauzka. Kudeaketa Aurreratuen Sistemetan eta pertsona eta taldeen Garapeneko irakasle eta aholkularia. Sektore desberdinetako 400 erakundeei emandako 8000 prestakuntza eta laguntza ordu baino gehiagoko esperientzia dauka.

 
Koordinatzailea, Euskalit

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

Las reservas están cerradas para este evento.