Enpresa Arloko Prestakuntza.
07 azaroa

Prestakuntza Directiv@21: Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik haratago.

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 21 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

 

Saioaren edukia

• Garrantzitsua eta estrategikoa dena neurtu.
• Helburuak zehaztu eta enpresako maila guztietan zehar zabaldu.
• Zergati eta emaitzen arteko harremanak ezagutu.
• Adierazleekin aurrea hartuz kudeatu.
 

Ponentea

Iñaki Buitrón

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Azken 15 urteetan Estrategia-Kudeaketan, Kalitatean eta produktibitatearen hobekuntzarekin loturiko arloetan aholkulari (kontsultore) eta prestatzaile funtziotan lan egin du. Honekin bat Supply Chain (Hornikuntza-Katea) proiektuetan lanak egin ditu. Gaur egun Arcinnova Consultores-eko Zuzendaria da.

 
Koordinatzailea, Euskalit

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.