Enpresa Arloko Prestakuntza.
23 azaroa

Prestakuntza Directiv@21: Bezeroak. Bezeroek egin diezaguketen ekarpenak.



Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 21 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

 

Saioaren edukia

• Bezeroen kudeaketa erakundeko osoaren lana bezala.
• Bezeroak entzun eta ezagutu.
• Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
• Gure proiektuekiko bezeroen lotura.

 

Ponentea

Esteban Vicente

ASV Consulting-eko Zuzendari-Bazkide, Pertsonen Kudeaketa eta Garapenean aholkulari espezializatua (Aukeratzea, Prestakuntza, Diagnostikoa, Zuzendaritza-Garapena, Lidergoa, Plangintza, Bezeroenganako joera eta Lorpenganako joera), 30 urtetako esperientziarekin eta Deusto Business School-aren irakaslea.

 
Koordinatzailea, Euskalit

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

Las reservas están cerradas para este evento.