Enpresa Arloko Prestakuntza.
26 urria

Prestakuntza Directiv@21: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 21 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

 

Saioaren edukia

• Berritzeko helburu eta estrategien beharra.
• Berrikuntza errazten duen testuingurua.
• Ideia eta proiektuen kudeaketa.
• Berrikuntza kuantifikatu daiteke.
 

Ponentea

Tomás Elorriaga

BANPRO Ingeniaritza-Aholkularitzako zuzendaria da duela 20 urte baino gehiagotatik. BANPRO erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzen, berrikuntzako ohitura antolatzaileak sortzen eta partekatutako enpresa-proiektuak euskal eta europar enpresetako profesionalen konpromiso altuarekin posible egitean, espezializatuta dago.

 
Koordinatzailea, Euskalit

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.