Enpresa Arloko Prestakuntza.
24 apirila

Innobideak Prestakuntza: Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa. BALIOGABETUA.

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava

Calle Vizcaya 2 - Vitoria-Gasteiz
9:00 - 14:00

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava

Calle Vizcaya 2 - Vitoria-Gasteiz

2018-04-24
9:00 - 14:00

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa.

Erakunde guztiak sare sozial baten baitan daude, eta sare horrek haien ahalmenak sendotu ditzake, edo, aitzitik, haien garapenak eta lehiakortasuna baldintzatu eta mugatu. Hori horrela, oso garrantzitsua da gizartearekiko konpromiso garbia izatea, legeak ezarritako betebeharrez harago. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek
gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira, negozioaren helburuekin koherentea eta lehiakortasun faktorea gerta dakiena.

Saioaren edukia

• Konpromizo soziala lehiakortasun faktore gisa.
• Gure ingurune soziala. Beharrak eta igurikimenak.
• Enpresaren helburuekin koherentziaz bateratzea.

Bideratzailea

Isabel Fernández 

Hainbat sektoreko prestatzailea eta aholkularia kudeaketa aurreratuko sistemen eta pertsonen eta taldeen garapenaren alorretan. Masterra Enpresa Zuzendaritzan, Coach exekutibo profesionala eta Coach ontologikoa.
10.000 lan ordu baino gehiago ditu mila erdi erakundeen laguntza jardueretan. Bere pasioa da izatearen eta gauzen modu eraginkorragoak ezagutzea, komunikatzea eta transmititzea.

Euskalit-ek koordinatua.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.