Enpresa Arloko Prestakuntza.
08 otsaila

Innobideak Prestakuntza: Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea.

Edificio Plaza Bizkaia

SPRI. Plaza Bizkaia eraikina. Urkixo zumardia 36, beheko solairua. Bilbo
9:00 - 14:00

Edificio Plaza Bizkaia

SPRI. Plaza Bizkaia eraikina. Urkixo zumardia 36, beheko solairua. Bilbo

2018-02-08
9:00 - 14:00

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea.

Estrategia finkatzea ezinbestekoa da. Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak egin behar izaten dituzte, eta, beste batzuetan, berriz, praktikoagoa izaten da pertsona guztiek ideia garbi gutxi batzuk izatea, erabaki egokiak hartzen lagunduko dietenak. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, estrategiaren hausnarketa prozesua eta bere hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

• Zer informazio duzun eta ser informazio behar duzun.
• Hausnarketa sistematikoa eta partizipatiboa.
• Negozio eredua, bereizketa faktore.
• Asmotik ekintzetara.

Bideratzailea

Alberto Etxeandia

Dinamikak enpresako aholkularia da, eta industria ingeniaria da, industria antolakuntzan espezializatutakoa. Sektore askotako (industriala, hezkuntza, hirugarren sektorea…) hainbat erakunderekin lan egin du dinamizazio estrategikoko eta antolaketako prozesuetan, eta gestio postuak bete ditu zenbait enpresatan. Ohiko hizlaria izaten da estrategiarekin lotutako masterretan
eta ikastaroetan.

Euskalit-ek koordinatua.

Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.