Enpresa Arloko Prestakuntza.
20 martxoa

Innobideak Prestakuntza: Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak.

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava

Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala. Bizkaia 2 - Vitoria-Gasteiz
9:00 - 14:00

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava

Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala. Bizkaia 2 - Vitoria-Gasteiz

2018-03-20
9:00 - 14:00



Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak.

Bezeroak izan behar dira, gure erakundeko pertsona guztiekin batera, gure estrategiaren ardatz nagusi; bai bezero zuzenak, bai eta gure produktuen eta zerbitzuen amaierako bezeroak ere. Halaber, bezero potentzialak esploratu behar dira etengabe. Enpresak beste erakunde lehiakide batzuekin alderatuta bezeroari eskain diezaiokeen balio bereizgarria izango da lehia abantailaren oinarri. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek beren bezeroak kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, bezeroen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko eta gure proiektuekin lotura estekatzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

• Bezeroen kudeaketa lan kolektibo gisa.
• Bezeroei entzutea eta haiek ezagutzea.
• Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
• Bezeroak gure proiektuekin lotzea.

Bideratzailea

Eduardo García

Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Graduondoa Negoziazioan eta Marketinean. Practitioner Programazio Neurolinguistikoan eta Coach homologatua. 13 urteko esperientzia du prestakuntzan, talde zuzendaritzan, aholkularitzan eta coachingean, negoziazioaren, merkataritza kudeaketaren eta pertsonen garapenaren alorretan. Gaur egun, Grupo Bental taldeko bazkide aholkularia da.

Euskalit-ek koordinatua.

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

El programa Prestakuntza Directiv@21 está dirigido principalmente a empresas del sector industrial y de servicios conexos, teniendo estas empresas prioridad a la hora de inscribirse. Si su empresa no pertenece a ese sector y desea asistir al curso, añada en el campo de "comentarios" su sector de actividad, en el momento en que haya alguna vacante le llamaremos. Para posibles aclaraciones contacte directamente con Lorea Arana. T.: 944038269.