Enpresa Arloko Prestakuntza.
10 maiatza

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava

Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala. Bizkaia 2 - Vitoria-Gasteiz
9:00 - 14:00

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava

Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala. Bizkaia 2 - Vitoria-Gasteiz

2018-05-10
9:00 - 14:00



Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.

Saioaren edukia

• Berrikuntza helburuak eta estrategia izateko beharra.
• Berrikuntzari bidea ematen dion testuingurua.
• Ideiak eta proiektuak gestionatzea.
• Berrikuntza kuantifikagarria da.

Bideratzailea

Tomás Elorriaga

Duela 20 urte baino lehenagotik, BANPRO Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresako zuzendaria da. Enpresa horren espezialitateak dira: erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzea, berrikuntzan oinarritutako antolaketa ohiturak sortzea eta enpresa proiektu partekatuak
bideratzea, profesionalek euskal eta europar enpresekiko konpromiso handia izatea lortuz.

Euskalit-ek koordinatua.

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

El programa Prestakuntza Directiv@21 está dirigido principalmente a empresas del sector industrial y de servicios conexos, teniendo estas empresas prioridad a la hora de inscribirse. Si su empresa no pertenece a ese sector y desea asistir al curso, añada en el campo de "comentarios" su sector de actividad, en el momento en que haya alguna vacante le llamaremos. Para posibles aclaraciones contacte directamente con Lorea Arana. T.: 944038269.