Jardunaldi eta gertaerak
14 azaroa

INFODAY HORIZONTE 2020: Nanozientziak, Material Aurreratuak, Bioteknologia eta Fabrikazioa eta Eraldaketa Aurreratuak

infoday horizon2020

Jardunaldiaren helburua:

Innobasque eta SPRI erakundeek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kide izanik, eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) elkarrekin antolatu dute jardunaldi hau, H2020ren baitan, eta Nanozientziei, Material Aurreratuei, Bioteknologiari eta Fabrikazio eta Eraldaketa Aurreratuei buruzkoa izango da(NMBP).

Jardunaldiaren helburu nagusia NMBP arloko azken 2018-2020 Laneko Programari buruzko informazioa ematea da. NMBP arloko proiektuen proposamena aurkezteko gakoak ere emango dituzte, finantziazioari buruzko informazioa nazio mailako programen bidez eta H2020ren alternatiba izan daitezkeen beste deialdi batzuk, baita proiektu mota horietan parte hartzeko laguntza-tresnak ere.

 

Norentzat:

Enpresetako eta enpresa-asoziazioetako pertsonak, klusterrak, aholkularitzak eta abar, zuzendaritza-erantzukizunak edo erantzukizun teknikoak dituztenak I+G+d arloan, eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntzako Euskal Sareko eragileak.

 

Elkarrizketak CDTIrekin:

Jardunaldian zehar, NMBP Harremanetarako Puntu Nazionalarekin (NCP) bilerak hitzartzeko aukera emango dute. Bilera eskatzeko interesa izanez gero, formulario hau bete beharko duzu NCPen bileretarako formularioa . Harremanetarako Puntu Nazionalei egingo zaizkien galderak edo zalantzak aurretik aurreko formularioaren bidez bidaltzea gomendatzen da. Galderak jasotzeko azken eguna 2017/11/05 izango da.

 

EGITARAUA

9:00

Izen-emateak


9:35

Ongietorria


Manu Salaverría, Euskaltelen Basque Industry 4.0. Gidaritza Taldeko zuzendari exekutiboa.

9:35-9.50

Irekiera


Iosu Madariaga Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria.

9.50-10:50

Lidergo Industriala: Nanoteknologia, Material Aurreratuak, Bioteknologia, Fabrikazioa eta Eraldaketa Aurreratua: Laneko Programara eta ekimen publiko-pribatuetarako sarrera


Nieves González López. Harremanetarako Puntu Nazionala H2020-NMBP, CDTI

10:50-11:10

NMBP arloko proiektuen proposamena aurkezteko gakoak


Javier García, Erakunde Instituzionalen zuzendaria, IK4-Tekniker

11:10-11:15

Galde-eskeak


11:15-11:40

Atseden kafea


11:40-12:00

Finantziazioa nazio mailako programen bidez eta H2020rako alternatiba izan daitezkeen deialdi batzuk


Carlos Toledo, Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.

12:00-12:15

ERA-NETs: MANUNET


Leire Arriola, MANUNETen koordinatzailea. Innobasque.

12:15-12:30

EUREKA SMART Advanced Manufacturing Clusterra


Patricia Tamés, AFMko zuzendaritzaren ondokoa.

12:30-12:45

EEN: HORIZONTE 2020 programan parte hartzeko laguntza-zerbitzuak


Arturo Antón. Euskadiko Enterprise Europe Network Partzuergoko koordinatzailea. SPRI.

12:45

Itxialdia


 

Eman izena hemen

 


 

Antolatzaileak:

spri-gova2016_baja     logo_innobasque LOGO CDTI 2017

 

Kolaboratzaileak:

        EEN-kc baja       ComisiónEuropea-baja