Jardunaldi eta gertaerak
18 abendua

INFODAY HORIZONTE 2020: klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak

2018-2020ko deialdiak: 5. Erronka Soziala

 

Jardunaldiaren helburua:

Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kide diren SPRI eta Innobasquek, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Ihobek eta ACLIMAk elkarrekin antolatu dute 5. Erronka Sozialari (“klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak”) buruzko jardunaldi informatzaile hau, Berrikuntza arloko Ikerketako Europako H2020 Programa Markoaren barruan.

 

Jardunaldiaren helburua da 5. Erronka Sozialaren 2018-2020 Lan Programa berrian eskaintzen diren nobedadeak eta finantzaketa-aukerak aurkeztea eta analizatzea. 5. Erronka Sozialaren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP)  parte hartuko du jardunaldian, argibideak emateko hurrengo deialdien nobedadeei eta proposamenen prestakuntzari buruz.

 

Bertaratuek  halaber aukera izango dute zuzenean ezagutzeko aurkeztutako instrumenturen batekin beren proiektuak finantzatzea lortu duten euskal enpresen esperientzia praktikoa, eta eztabaidagai izango dituzte nolako premia eta oztopo espezifikoak dituzten ingurumen sektoreko enpresek beren I+G+B-ko jarduerentzat finantzaketa lortzeko Horizontea 2020 ekimenaren barruan. Arreta berezia jarriko zaio proiektuen inpaktuari.

 

Norentzat:

I+G+b-ko zuzendaritzako ardurak edo ardura teknikoak dituzten enpresa elkarte, kluster, aholkularitza eta abarretako pertsonentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteentzat.

 

Elkarrizketak CDTIrekin:

Jardunaldian zehar aukera egongo da bilerak hitzartzeko Harremanetarako Puntu Nazionalarekin (NCP). Zure ideia edo proiektu proposamena CDTIko NCPrekin berrikusi nahi baduzu jardunaldian zehar, bete hemen BILERARAKO INPRIMAKIA . Inprimakiak jasotzeko azken eguna 2017/12/13a izango da eta berrikuspen kopurua mugatua izango denez, inprimakia lehenbailehen betetzea gomendatzen da.

 

 

Programa

09:30

Irekiera


Jesús Losada, Ihobeko zuzendari nagusia

09:45

H2020 programako finantzaketa-aukerak. 5. Erronka Soziala: klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak. 2018-2020 Lan programa Nola prestatu proposamena?


Juan Carlos García Carrasco. 5. Erronka Sozialaren Harremanetarako Puntu Nazionala

11:15

Kafea / Networkinga


11:45

Euskal enpresen kasu arrakastatsuak. Ikasitako lezioak


12:30

Ekoberrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako laguntzak


Ignacio Quintana San Miguel, Ekoeraginkortasuneko eta Ekodiseinuko koordinatzailea, Ihobe

12:45

EEN - HORIZONTEA 2020 programan parte hartzeko laguntza zerbitzuak


Arturo Antón. Basque Enterprise Europe Network partzuergoko koordinatzailea, SPRI

13:00

Jardunaldiaren amaiera



12:30

Bilerak CDTIrekin


Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.

Las reservas están cerradas para este evento.